argia.eus
INPRIMATU
Kimuak 2023 katalogoa aurkeztu dute, zazpi film laburrez osatuta
  • Aurtengo edizioan, animazioa eta fikzioa jasoko dira, Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik Sustatutako programan. Hainbat hizkuntza entzungo dira: euskara, frantsesa, gaztelania, hindia eta bengaliera.

Ilargi Manzanares 2023ko ekainaren 06a

Kimuak programaren 26. edizioan, aurkeztutako 60 proposamen aztertu ondoren zazpi film laburrekin geratu dira: la mujer ilustrada (Isabel Herguera), Sorbeltza (Iban del Campo), Prioridades (Tamara Lucarini Cortés), El aprendiz (Raúl Campos), El rey de la semana (David Pérez Sañudo), Deadly Draw (Sorteo Mortal) (Nitya Lopez Saitua) eta Ximinoa (Itziar Leemans).

Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatzen dute programa, euskal film laburrak bultzatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Aukeratutako filmak nazioarteko jaialdi eta ikus-entzunezko ekimenetara bidaliko dituzte. Aurten bost kidee hauek osatu dute batzordea: Simon Blondeau, Ana Herrera, Txaro Landa, Jaime Manrique eta Alberto Valverde.

Animazioa eta fikzioa jasotzen dute 2023ko katalogoan eta hainbat hizkuntza entzun ahal izango dira lan horietan: Film bat euskara hutsean, beste bat euskaraz eta frantsesez, eta gainontzekoak gaztelaniaz, baina horietako bik hindia eta bengaliera erabiltzen dute.