Zapatilla Films taldearen Killer Kipula lanak irabazi du Huhezinemak antolatutako bigarren film labur eta dokumentalen jaialdia. Zortzi talde aurkeztu ziren txapelketara, eta Herri txikia, infernu handia zen jorratu beharreko gaia. Irabazleak Berria egunkariak babestutako 500 euroko saria jaso du.