argia.eus
INPRIMATU
Ukrainako segurtasun zerbitzuek "terrorismoaren kontrako operazioa" abian jarriko dute
  • Ukrainako segurtasun zerbitzuak jakinarazi duenez "terrorismoaren kontrako operazioa" abiatuko du. Gobernuaren kontra protestan ari direnek azken 24 orduetan 1.500 arma eta munizio asko eskuratu dituztela diote zerbitzu horretako iturriek.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 19a

Europar Batasuneko 28 atzerri ministroek ez-ohiko bilera egingo dute Ukrainako krisia aztertzeko AP agentziak jakinarazi duenez.

Gutxienez 25 lagun hil dira Kieven izandako istiluetan, bederatzi polizia eta kazetari bat. Zuzeneko irudiak Maidan plazatik.

Ukrainako Osasun ministerioak jakinarazi duenez gutxienez 114 lagun eraman dituzte ospitalera. Beste iturri batzuen arabera zaurituak ehunka direla diote.

Medichna Varta erakundeko medikuek azaldu dute Vesti egunkariko kazetari Viacheslav Vereméi ospitalerantz zeramatenean hil dela, manifestarien bala batek zaurituta.

Independentzia edo Maidan plazan eta inguruko kaleetan gertatu dira istilurik larrienak. Hangoak dira zuzeneko irudiok: