argia.eus
INPRIMATU
Kepa Del Hoyoren gorpua Euskal Herrira ekarri dute
  • Senide eta ezker abertzaleko kideek Badajozetik Euskal Herrira ekarri dute Kepa Del Hoyoren gorpua. Astearte gauerdian Boluetako beilatokira iritsi dira eta bertan lehen omenaldia egin diote.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 02a
Kepa del Hoyoren gorpua Euskal Herrian da. (Argazkia: Sortu)

Asteazkenean omenaldia egingo diote Boluetako beilatokian bertan 13:00etan eta larunbatean 18:00etan manifestazio eta ekitaldi nazionala deitu dute Galdakaon.

Del Hoyoren aldeko ekitaldi guztiak debekatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Bizkaiko PPren bozeramaile Raquel Gonzálezek, “terrorismoaren goratzea” direlakoan.

Ikusi argazkiak, Sortu-ren Twitter kontutik hartuak.