argia.eus
INPRIMATU
Kepa Bereziartua hil da, EAE-ANVko buruzagi historikoa
  • Kepa Bereziartua Eusko Abertzale Ekintzako (EAE-ANV) lehendakari eta Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide ohia atzo hil zen Gasteizen 64 urte zituela. Gaur omenaldia egingo diote Arrasaten, Aldaidiko parkean, 19:30ean.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 07a
Kepa Bereziartua (ezkerrean) Antxon Gomezekin batera, artxiboko irudian (Argazkia: Laverdad.es)

2002tik 2008ra izan zen EAEko lehendakaria, Baltasar Garzon epaileak alderdiaren jarduna bertan behera utzi eta Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen arte. ETAri laguntzea leporatuta inputatu egin zuen Garzonek, Antxon Gomez eta Alazne Arozenarekin batera.

Informazio gehiago:

2002. urtean, EAE-ANVren X. kongresuaren ondoren Mikel Asurmendik elkarrizketa egin zion Bereziartuari: "Oso garbi daukagu non gauden, independentismoaren frontean gaude".