Kazetarien elkarteek nabarmendu dute Mozal Legea garaitzeko lehen urratsa izan dela ARGIArena

  • Espainiako Estatuko Informazio Askatasunaren Aldeko plataformak sentsazio “gazi-gozoa” adierazi du, legeak jadanik kazetariengan “disuasio-efektua” izan duela uste baitu.


2017ko martxoaren 09an - 11:24

Espainiako Gobernuak prentsa askatasunaren kontrako erasoan atzera egin eta ARGIAri jarritako zigorra bertan behera utzi izana, oihartzuna izaten ari da prentsa eta kazetari elkarteen artean. Axier Lopezi jarritako isuna kazetari bati Mozal Legearen 36.23 artikulua aplikatuz jarritako lehena da, eta Espainiako Gobernuak atzera egiten duen lehena ere bai.

Besteak beste, Euskal Kazetariak elkarteak, FAPE Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak eta IPI Nazioarteko Prentsa Institutuak jaso dute albistea. PDLI Espainiako Estatuko Informazio Askatasunaren Aldeko plataformak, bestalde, poztasun “gazi-gozoa” azaldu du.

Plataformak azaldu du gobernuaren atzera egitea etorri dela Espainiako Arartekoaren aurrean kexa jarri ondoren. Nolanahi ere, legeak kazetariengan jadanik izan duen “disuasio-efektuaz” ohartarazi du, dagoeneko beste hainbat kazetari eta argazkilari ere zigortu baitituzte Mozal Legearen artikulu bera ezarrita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso bi urte beteko dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Gernikan

Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.


Eguneraketa berriak daude