argia.eus
INPRIMATU
‘Kazeroladaren’ burrunbadak indarra hartu du bigarren gauez Katalunian
  • Asteartean egindako kazerolada arrakastatsuaren ostean, asteazkenean 22:00etan berriro irten dira herritarrak kazolak hartuta leihoetara, kontsulta debekatzeko Konstituzio Auzitegiaren erabakia salatzeko asmoz.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 06a

#cassolada etiketarekin deitu dute ekimena Twitter bidez, eta asmoa egunero egitea da iganderarte.

‘Kazerolada’ bideoetan ikusgai: