argia.eus
INPRIMATU
Kayabako 130 langile kalean geratzeko arriskuan daude
  • Orkoiengo lantokia ixteko erabakia hartu du zuzendaritzak eta 130 langile gera daitezke kalean. Protesta egin zuten larunbatean eta iragarri dute uztailaren 15etik aurrera greba mugagabea eginen dutela irtenbiderik izan ezean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko uztailaren 01a
Kayabako langileak protestan. Argazkia: Euskalerria Irratia.

Enpresa japoniarra da Kayaba. Orkoienen du lantokietako bat eta iragarri du itxi eginen duela produkzioa Thailandiara eramateko asmoarekin. Hartara 130 langile gera daitezke kalean. Protesta egin zuten larunbatean Iruñean lantokia ez dezaten itxi eskatuz. Kaleratzeak abuztutik aurrera egin nahi ditu enpresak eta 2021eko ekainaren 30era arte tantaka iritsiko lirateke kaleratzeak. Dena dela, bada aukerarik negoziatzen segitzeko: aurreikusia dute abuztuaren 1a arte kontsulta tartea izatea.