Emilio Sagiren zuzendaritzapean, Bilboko Arriaga antzokiak Pablo Sorozabal konpositorearen Katiuska zarzuela estreinatuko du bihar, hilaren 26an, 27an eta 29an. Sagik, Emilio Gonzalez del Castillok eta Manuel Martí Alonsok idatzitako jatorrizko libretoa egokitu du. Sobietar Iraultzaren aurreko Ukrainan kokaturiko istorioa kontatzen du, pasioa, zeloak eta traizioa uztartzen dituen istorioa. Sarrera guztiak agortu egin dira jada.