Nazioarteko hainbat hedabideetara zabaldu da Herrialde Katalanetako herritarren independentzia aldarrikapena. Diadaren egunean egindako 400 kilometroko giza katearen berri eman dute honako hedabideek, besteak beste:
Alemania
Der Spiegel: Giza katea: Milaka katalanek estatu propioa aldarrikatu dute
Neues Deutschland: 500 000 bider "Agur Espainia"
Erresuma Batua
The Guardian: Kataluniarrek eskua eman diote elkarri Espainiatik independizatzeko giza katea osatzeko
The Telegraph: 250 milako luzeera hartu du independentziaren aldeko 400.000 laguneko giza kateak
BBC: Kataluniarrek giza katea osatu dute independentziaren alde
Financial Times: Kataluniarrek eskuak batu dituzte independentziaren aldeko ekitaldian
Huffington Post: Independentzia, bide kataluniarra
AEB
The Wall Street Journal: Kataluniarrek aldarrikatzea lortu dute baina erreferenduma zailagoa da
The Washington Post: Miloitik gora kataluniarrek giza katea osatu dute Espainiatik banatzeko aukera bultzatzeko
The New York Times: Eskuak elkarri eutsita, kataluniarrek sezesioa bultzatu dute Reuters: Pragmatismoak politikariak gida ditzake Katlaunian, separatismoak berriz ere indar hartzen duen honetan
Txina
South China Morning Post: Kataluniarren izar eta marrak independentziaren aldeko katean hegan
Errusia
Russia Today: Milioi batetik gora kataluniarrek eskuak lotu dituzte independentziaren aldeko katean
Frantzia
Le Monde: Katalunia independientearen aldeko 400 kilometroko giza katea
Le Figaro: Kataluniak desafio egin dio Espainiari
Argentina
Clarín: 400 km-ko giza kateak kataluniarren independentzia aldarrikatu du
Australia
Sky News: Kataluniak independentzia eskatzen du
Brasil
O Globo: Kataluniarrek kilometrotako giza katea egin dute independentziaren alde