Katalunian enpresa exodoa?

  • Kataluniako prozesu soberanistak Espainiako Estatuko botere guztiak bat egitea ekarri du independentzia lortzea eragozteko. Erasoaldiak ez du aurrekaririk, eta euskaldunoi abisu moduan, Kataluniako herritarrak beldurtu eta itotzeko ari dira aurrera eramaten. Gobernua, monarkia, tribunalak, auzitegiak, poliziak… Denak bat, herri borondatea ezagutua eta onartua izan ez dadin.


2017ko urriaren 09an - 18:39

Herri katalanaren eta bere gobernuaren irmotasunaren aurrean, sektore ekonomikoaren txanda da orain, bankuak buru dituztela; Moncloatik eta Zarzuelatik telegidaturiko erasoa da. Lau haizetara iragarri da Sabadell, Caixa Bank eta Gas Naturalek Katalunian duten egoitza soziala utziko dutela, eta beste enpresa batzuek ere gauza bera egin dezaketela, hala nola Codorniuk eta Freixenetek. Nazioarteko Diru Funtsa eta nazioarteko agentziak ildo beretik doaz. Testuinguru horretan, fronte mediatiko antikatalanak “izualdia” edo “enpresa exodoa” moduko hitzak erabili ditu eta Katalunian enplegua arriskuan dagoela nabarmendu. Beldurraren estrategiaren parte da, balizko independentzia aldarrikapen baten aurrean katalanak kikiltzeko.

Hala ere, independentzia aldarrikatzen bada, denbora labur bat igaro ondoren enpresa eta banku horiek itzuli egingo dira, etorkizuneko errepublika horretan negozioa dutelako, profesional oso onak daudelako, lan eskua ere bai, eta euren interes ekonomikoak hor daudelako. Orain beldurra sartu behar dute, botere politikotik hori eskatzen baitiete. Ekaitza pasata eta ikusten denean presio horrek ez duela ezertarako balioko, itzuliko dira euren kontuentzako emaitza onak lortzen dituzten tokira. Kapitalak ez du aberririk, horietako bakoitzetik elikatzen da. Denborarekin ikusiko duzue!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude