Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du

  • Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.


2013ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Mas, bere txandan. (Arg: NacioDigital, CC-BY-SA lizentziapean)

PSC erabat zatituta dago erabakitze eskubidea desadostasun iturri dutela, eta ikusi beharko da ea azkenean denek gauza bera bozkatzen duten ere. Saioa hasi aurretik hedabide digitalek zabaldu dute azkenean aurka bozkatuko zutela.

CUP aldediko kideek, esan bezala, baiezko kritikoa eman diote, bere garaian EAEko Legebiltzarrean Sozialista Abertzaleak taldeak (Ezker Abertzaleak, alegia) Ibarretxe Planarekin egin zuen jokaldia simulatuz. CUP a la Batasuna titulatu dute Nacio Digitalen. Herrialde Katalanei aipamenik egin ez izana eta Kataluniako jendarteari beharrean Legebiltzarrari protagonismo osoa ematea dira beren desadostasun nagusiak.

Matematikak matematika, baiezkoaren aldeko alderdiek gehiengoa osatzen dute, eta espero zen bezala, testua onartu egin dute. Beraz, Legebiltzarra izango da Katalunian abiaturiko prozesua gidatuko duen erakunde nagusia eta herritarrek kontsulta bidez beren erabakitzeko eskubidea baliatuko dutela ziurtatzeko organoa izango da.

Hausturak CiU eta PSCn?

Analista batzuek idatzi dute gaur CiUren eta PSCren barne hausturen lehen eguna izan litekeela. PSC ia hautsita iritsiko omen da saiora. Atzo lau orduko bilera egin omen zuten posizioak hurbiltzeko, baina ez zuten lortu.

CiUko kide den Uniók ere ikusi beharko zer egiten duen azkenean. Nacio Digitalen Unióko hamairu diputatuek orain hitz egin dezatela edo isil daitezela betirako izeneko artikulua eskaini diete. Azken asteetan prozesu hau nola hala katramilatzen saiatu dira.

Munduari zuzendutako adierazpena herritarren itzulpenei esker

Vilawebek burujabetza adierazpena ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko deia egin die irakurleei, eta irakur daitekeenez, 40 hizkuntzatara itzuliko dute behin saioa amaitutakoan.

Twitterren gaiari buruz diotena

 

Lander Arbelaitzen Taupadak blogean argitaratutako testua da. Bertan estaturik gabeko nazioei buruzko artikulu gehiago topatuko dituzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude