Kataluniako independentziaren aldeko udalerrien elkartea, Fernandez Diazen jomugan

  • Barne ministroak iruzurraren aurkako bulegoko zuzendari De Alfonsorekin izandako elkarrizketa berri bat publikatu du Público egunkariak.


2016ko ekainaren 24an - 12:06
Daniel de Alfonso, ostegunean Kataluniako parlamentuan egin agerraldian. (Argazkia: Publico)

“Harrapatu dugu. Zure esanetara nago, ministro jauna”. Josep Maria Vila d' Abadal bere sarean erori zela azaldu zion Daniel de Alfonsok Jorge Fernandez Diaz Espainiako barne ministroari. Kataluniako independentziaren aldeko udalerrien elkarteko presidente eta Viceko alkate ohia da Vila d' Abadal.

Público egunkariaren arabera, iruzurraren aurkako Kataluniako bulegoko zuzendariak txosten bat erakutsi zion Fernandez Diazi. Eskegitako audioan entzun ahal denez, Vila d'Abadalek udaletxeko kreditu txartelarekin ordaindu zituen “hiritarrekin eta kazetariekin egindako bazkarien gastu handiak”.

De Alfonsok eta Barne Ministroak independentisten aurka abiatutako konspirazioaren baitan kokatzen da elkarrizketa. Barne ministroaren arabera, informazio hau independentzia prozesua gidatzen duen itsasontziari “flotazio-marrara jaurtitako torpedoa” da. Hala, kasua fiskaltzaren esku uzteko agindu zion 2014ko urrian.

Jose Angel deituriko gizon batek informazio hau jakiteko beharra azpimarratzen du Fernandez Diazek: “Datorren asterako emaiozu gizon hari, eta esaiozu ministroari abisatzeko. Fiskaltzan aurkeztutako espedientearen kopia ere eman”.

 Publicok argitaratu ditu entzuketak. PP ez beste alderdi guztiek ministroaren dimisioa eskatu dute; Kataluniako parlamentuak datorren astean bozkatuko du De Alfonso kargutik kendu ala ez.

Gordó, independentistak azpiratzeko

Atalka ari dira entzuketak zabaltzen. Hala, Artur Mas CDCren gidaritzatik bota eta kargua De Alfonsoren konfiantzazko pertsona baten esku uzteko plana utzi zuten agerian lehen informazioek. Germá Gordó hautatu zuten horretarako; Generalitateko justizia kontseilaria zen garai hartan.

Itxuraz, plana azaltzean Gordók “ez zuen ezetzik eman”, eta independentziaren aldeko apustua egina zuen CDC “eroen kaiola” zela aitortu zion De Alfonsori. Azken honek ministroari azaldu zionez, Josep Rull Unió alderdiko koordinatzaile nagusiak begi onez hartu zuen asmoa, eta baita finantza eta enpresa arloko kide garrantzitsuek ere: hala nola, Isidre Fainé, Jose Luis Bonet, Jose Manuel Lara eta Julio Fernandezek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude