argia.eus
INPRIMATU
Generalitateak Israelekin sinatutako hezkuntza akordioa salatu dute ikasleek
  • Iragan hilabetean, Israelen bidaia ofizialean zela lankidetza hitzarmena sinatu zuen Artur Mas Kataluniako presidenteak bertako bi unibertsitateren eta Vic herriko unibertsitatearen artean. Ikasleek akordioa salatu dute.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko azaroaren 25
Artur Mas Kataluniako presidentea ekitaldi judu batean parte hartzen, Israelen. (Arg: abc.es) Artur Mas Kataluniako presidentea ekitaldi judu batean parte hartzen, Israelen. (Arg: abc.es)

“Complicitats que matan” (Erailtzen duten konplizitateak) lelopean manifestua kaletaru dute Uvic zentroko ikasle eta langileek. Izan ere, azaroaren 12an Masek Haifa i Rambam eta Health Care Campus unibertsitateekin adostutako lankidedetza planak Israelgo “apartheid politikak” babesten dituela uste dute.

Kanpainaren sustatzaileek salatu dutenez, “mundu akademikoak” Israelgo Estatuaren gehiegikeriak “hauspotu” egiten ditu.

Manifestuaren sinatzaile Sami Abdul-Jawal doktorearen hitzetan, Israelgo unibertsitateek garatzen dute estatuaren armamentu-programa, eta beraz, elkarlanak lurralde okupatuen “zapalketa” betikotzen du.

Sepc ikasle sindikatuak kritikatu du ez dela "etikoa" Uvic unibertsitatea Israelgo hezkuntza zentroakin lanean aritzea, haren aburuz, Isralelek Palestina “hiltzen” duelako.

Manifestua kanpainaren “hasiera” baino ez dela iragarri, eta aurrerantzean ekimen gehiago prestatuko dituztela esan dute.

Mas Israelera joatea, polemika-iturri

“Israelen borroka jarraitu beharreko eredua da”, esan zuen Masek iragan hilabetean. Baita  “Isralek, Kataluniak bezala, ohitura eta hizkuntza propioak dauzka" ere. Esaldi horiek hautsak harrotu dituzte. Izan ere, Palestinar herriarekiko “begirune eza” leporatu diote hainbat gizarte eragilek.