"Kataluniako Gobernuaren jokabidea Nafarroara estrapola daiteke", PPren arabera

  • PP Espainiako Konstituzioko 155. artikulua baliatzen ari da batean eta bestean mehatxuak egiteko: Lehenik Gaztela-Mantxan, bigarrenik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta azkenik Nafarroan. Lurralde honetako PPko presidente eta Parlamentuko bozeramale Ana Beltranek ondorengoa adierazi du hitzez hitz: "Kataluniako Gobernuaren jokabidea Nafarroara estrapola daiteke: bi gobernuek nahi dute gutxiengo batek nazionalista ez den gehiengo bat zapaltzea".


2017ko urriaren 24an - 10:43
Ana Beltran, PPko bozeramailea. (Argazkia: Nafarroako Parlamentua)

Hori adierazi du astelehenean, Nafarroako Parlamentua Katalunian 155. artikulua ezartzearen kontra azaldu denean.

"Onartezina da Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua martxan jartzea, PPren Espainiako Gobernuak bultzatua, monarkiak babestuta, PSOEk, Ciudadanosek eta UPNk lagunduta, Kataluniako autogobernua esku hartu du", jaso du Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdiek bultzatako idatziak.

"Kataluniari buruzko adierazpen instituzionalak legeekiko eta demokraziarekiko errespetu falta erakusten du, Espainiaren interes orokorren aurka doa, eta beraz, Nafarroaren aurka ere bai", adierazi du Beltránek. "Alarmista deitzen digute, baina froga argiak daude pentsatzeko Gobernu foralak, Barkos presidentea buru duela, Nafarroa desagertarazi nahi duela eta Euskal Herriko probintzia bat gehiago bilakatzeko", adierazi zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude