Kataluniako gobernuak A9ko bozketa mantenduko du, Konstituzio Epaitegiak debekatu arren

  • Espainiako Konstituzio Auzitegiak kontsulta alternatiboa ere debekatu arren, Generalitateak aurrera jarraituko du. Presidentziako kontseilari Francesc Homsek iragarri du: "Dena prest dago azaroaren 9rako eta gobernuak prozesu parte hartzailea mantenduko du".


2014ko azaroaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 17:43

Espainiako gobernuaren aurka Auzitegi Gorenean salaketa jarriko dutela adierazi du Homsek.

"Artur Masek Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionaleko kideak deitu ditu, orain bat eginda egoteko unea delako eta denok batera egin dezagun Kataluniak etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen egikaritzera dagoen bidea".

Kataluniako gobernuaren erantzuna jakin eta minutu gutxira, Ara es l'ora ekimenak lehen mailako politikariak eta herritarrak ateratzen diren bideo hau sareratu du, non bozkatzera joango direla adierazten duten.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude