argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako errepublikaren hamar ardatzak irudikatuko dituzte Diadako mobilizazioan
  • Kataluniako Batzar Nazionalak (ANC) aurkeztu du Diadarako ekitaldia. Bartzelonako Meridiana etorbidea betetzeko asmoz, 135 zatiko bidea osatuko dute irailaren 11an. 135, Kataluniako Parlamentuaren aulki kopurua bezainbeste.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 13a
2014. urteko Diada. (Argazkia: ANC).

Irailaren 27an izango diren Parlamentuko hauteskundeen aurreko pausoa izango da ANCren ustez: “Beharrezko indar guztia egingo dugu 27an egon nahi dugun tokira ailegatzeko”. Mobilizazio horrekin Meridiana etorbidea “errepublika kataluniarreko kale nagusi” bihurtu nahi dute Eldiario.es-en arabera.

Horrela, etorkizuneko errepublika kataluniarreko hamar ardatzak zabaldu nahi dituzte: birsorkuntza demokratikoa, mundura irekitzea, ongizate eta justizia soziala, berrikuntza, jasangarritasuna, hezkuntza eta kultura, lurraldekako oreka, elkartasuna, berdintasuna eta aniztasuna.

Hamar ardatz horiek aztertu eta eztabaidatzeko mobilizazio ugari antolatuko ditu ANCk udan zehar, independentzia “herri berri eta hobea eraikitzeko aukera bakarra dela” zabaltzeko.