Kataluniako Batzar Nazionalak (ANC) aurkeztu du Diadarako ekitaldia. Bartzelonako Meridiana etorbidea betetzeko asmoz, 135 zatiko bidea osatuko dute irailaren 11an. 135, Kataluniako Parlamentuaren aulki kopurua bezainbeste.
Irailaren 27an izango diren Parlamentuko hauteskundeen aurreko pausoa izango da ANCren ustez: “Beharrezko indar guztia egingo dugu 27an egon nahi dugun tokira ailegatzeko”. Mobilizazio horrekin Meridiana etorbidea “errepublika kataluniarreko kale nagusi” bihurtu nahi dute Eldiario.es-en arabera.
Horrela, etorkizuneko errepublika kataluniarreko hamar ardatzak zabaldu nahi dituzte: birsorkuntza demokratikoa, mundura irekitzea, ongizate eta justizia soziala, berrikuntza, jasangarritasuna, hezkuntza eta kultura, lurraldekako oreka, elkartasuna, berdintasuna eta aniztasuna.
Hamar ardatz horiek aztertu eta eztabaidatzeko mobilizazio ugari antolatuko ditu ANCk udan zehar, independentzia “herri berri eta hobea eraikitzeko aukera bakarra dela” zabaltzeko.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]