Kataluniako erreferendumean ez galtzeko dekalogoa

  • Bero-bero da giro politikoa Katalunian, baina kiskaltzeko moduan ere jarriko da urriaren 1a hurbildu ahala. Gai asko dago erreferendumaren bueltan, hemen azaltzen dira une honetan prozesu independentista hobeto ulertzeko horietako batzuk.


2017ko uztailaren 13an - 15:56

Erreferenduma. Urriaren 1erako deituta dago, baina oraingoz ez da dekretu edo legerik indarrean jarri, Espainiako Gobernuaren aurkako neurriak saihesteko. Irailean emango da urrats hori. Erreferendumaren aurkakoek, honek legezko indarrik ez duela salatzen dute eta, beraz, berme demokratikorik ere ez. Erreferendumaren Legeak iragartzen du baiezko nabarmenak irabazten badu, 48 ordutan Gobernuak independentzia aldarrikatuko duela.

Hautetsontziak. Generalitateak atera zuen lehiaketa publikora erreferenduma egiteko hautetsontzien deialdia, baina hutsik geratu zen eta Gobernuak orain nonbaiten erosi beharko ditu. Aipatu da Carles Puigdemont presidenteak afera bi kontseilarien esku utziko duela: Oriol Junqueras eta Raul Romeva.

Gobernu krisia. Jordi Baiget Enpresa eta Ezagutza Sailburua gobernutik kanporatu zuen Carles Puigdemontek, Baigetek erreferenduma agian ez zela egingo esan zuelako. PdCATeko sektore batek oso gogor protestatu zuen, baina Artur Masek, esaterako, Puigdemontek egin behar zuena egin duela aipatu zuen. Giroa ez ei da baretu Gobernuaren barruan.

CUP Gobernuan? Bera giltzarri izan zen erreferenduma orain egiteko, bestela Gobernua erortzen utziko zuelako. Poble LLiure CUPeko alderdiak proposatu du CUP gobernuan sartzea, haiek prest daudelako dekretuak sinatzeko. Nuria Gibert CUPeko bozeramaileak ez du baztertu, baina oraingoz ez du halakoren beharrik ikusten eta kanpotik ematen dioten sostengua nahikoa dela iritzi dio. Gilberten esanetan, gobernuan krisia egon behar badu egon dadila orain eta ez irailean.

Eta Comúnek zer? Joan den larunbatean erabaki zuen beren zuzendaritzak erreferendumean parte hartuko zutela, baina ez erreferendum gisa mobilizazio moldean baino. Ez dute uste erreferendumak behar adinako bermerik duenik, batez ere independentistek partehartuko dutela uste dute eta, beraz, Estatuarekin itundutako erreferenduma aldarrikatzen jarraitu behar dela. Zatiketa handia dago Común-en artean eta azken hitza irailean izango dute.

Espainiako Gobernua. Bere horretan jarraitzen du, ez dela erreferenduma egingo eta kito. 2014an ere hori esaten zuen, baina azkenean egin zen. Oraingoan ez dela halakorik gertatuko errepikatzen du eta hala izan dadin bere botere guztia erabiliko duela. Orain arte, inhabilitazioak eta prozedura judizialen irekiera bultzatu ditu.

Zein legetan oinarritzen da errepresioa? Joan den larunbatean El Mundok zioen Espainiako Gobernuan Segurtasun Nazionaleko Legea erabiltzearen aldekoak direla. Baina hau barruko zein kanpoko terrorismoen aurka egiteko pentsatua ei da, eta ez omen du zirrikitu handiegirik uzten erreferenduma bertan behera uzteko, Josep Costa jurista katalanaren arabera.

155. Artikulua. Hau da autonomien eskumenak indargabetu ditzakeena, baina Jorge de Esteban jurista espainiarrak dio dagoeneko ezin dela indarrean jarri ez delako horretarako denborarik: gutxienez lau bat hilabete beharko lirateke legearen prozedura indarrean jartzeko eta erreferendumerako hiru baino gutxiago geratzen dira.

Auzitegi Konstituzionala. Hau omen da biderik egokiena eta azkarrena, auzitegia 2015ean erreformatu zenetik, ebazpenak emateaz gain zigortzeko ahalmena ere baduelako. Hala ere, auzitegia oso zatituta egon da erreforma honen onarpenaz, nahiz eta azkenean onartu egin zuen. Eta zatiketak zatiketa, pentsatzekoa da erreforma onartu bazuen, indarrean jarriko duela.

Kartzela. Azken asteetan indarrez entzuten da kartzela zigorraren aukera, baita ondasun bahiketena ere, eta horrek zalaparta ekarri du agintarien artean. Kargugabetutako Baiget sailburuaren esanetan, esaterako, bera prest legoke kartzelara joateko, baina ez bere familia arriskuan jartzeko Estatuaren ondasun bahiketekin. Gaia pil-pilean da erreferendumaren inguruan dekretuak edo aginduak sinatu behar dituzten agintarien artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude