CUPek iragarri du bere alkateak ez direla Espainiako fiskaltzaren aurrean deklaratzera joango

  • Espainiako Estatuko fiskal nagusiak deklaratzera deitu ditu urriaren 1eko erreferenduma babesteko dekretua sinatu duten alkate guztiak. 700 baino gehiago dira. CUPek berehala erantzun du bere alkateak ez direla joango eta gainontzeko alkateei gauza bera egiteko gonbidapena egin die.

ARGIA @argia
2017ko irailak 13
Jose Manuel Maza, Espainiako Estatuko fiskal nagusia (argazkia: Espainiako Kongresua).

Jose Manuel Maza Espainiako Estatuko fiskal nagusiak, Esquadra Mossoei agindu die atxilotzeko deklaratzera agertzen ez diren alkateak. Erreferendumaren Aldeko Udalerrien ordezkariak arratsaldean bildu dira eta agerraldia egingo dute erabakitzen dutena jakinarazteko.

Agindutakoaren arabera, Bartzelona, Tarragona, Lleida eta Gironako fiskalei diligentziak hasteko eskatu zaie alkateen zerrenda bat oinarri hartuta, urriaren 1eko autodeterminazio erreferendumaren prestaketan laguntzen ari direlakoan.

CUPek salatu du Estatuko Fiskaltza Orokorrak ezin duela alkateen atxiloketa agindu, bere konpetentzietatik harago joatea litzatekela. "Espainiako estatuaren ekinbide demofobikoa eta oinarrizko eskubideen aurkako erasoak salatu nahi ditugu, kargu publikoak eta herritarrak beldutzea beste helbururik ez dute".

Estatuaren estrategiaren aurrean erantzun kolektiboak emango dituztela iragarri dute.

Fiskaltzak erabaki hori justifikatzeko dioenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du joan den astean Kataluniako parlamentuak onartutako Erreferendumerako Legea eta, horrenbestez, delitua da ordezkari publikoek autodeterminazio erreferenduma antolatzeko ekintzetan parte hartzea. Desobedientzia, prebarikazio eta funts publikoen erabilera bidegabea dira fiskaltzak aipaten dituen delituak.

Mazak igorri duen oharrean Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartea aipatzen da, han baitago momentuz erreferendumarekin bat egin duten herrien zerrenda.

Populazio handiena duten udalerrietako alkateak izan beharko dira deklaratzen lehenbizikoak aginduaren arabera.

Udalen %71k babestu du erreferenduma, Kataluniako erroldaren %35 baino gehiago.

Kanal honetan artxibatua: Kataluniako erreferenduma

Kataluniako erreferenduma kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-25 | Xabier Letona
Kataluniako ispiluan... gure eskasiak

Bere hauteskunde programari atxikiz gero, EAJk estatutu berri bat proposatu beharko luke legealdi amaierarako, 2020rako. Berez, berritu behar zuen 2016rako, kontsulta eta guzti gainera".


2017-09-25 | ARGIA
Puigdemont atxilo dezaketela airean utzi du Espainiako fiskaltzak

Urriaren 1ean Kataluniako herritarrak autodeterminazio erreferendumean bozkatzera deituta daude, beren legebiltzarrak hala erabakirik. Espainiako Gobernuak, aldiz, hura eragotziko duela agindu du. ARGIA kanpainaren eta gertakizunen jarraipena egiten ari da zuzenean. 


2017-09-25 | Xalba Ramirez
Alderdi Egunean EAJk Kataluniako erreferendumari bere "erabateko" elkartasuna erakutsi dio

Azken asteetan Kataluniako egoeraren gainean adierazpen orokorrak egiten aritu dira EAJ arduradun politiko gehienak. Alderdi Egunean aldiz, errepresioa gogor salatu eta erreferendumaren eta erabakitzearen eskubidearen alde egin dute argi. “Bitartekari lanak” egitera aurkeztu dute euren burua, “dituzten indar politiko eta eraginkortasun guztia legezko erreferendum baterako akordioa” lortzeko.


Estelada ez da soilik independentzia

Estelada XXI. mendean demokraziari eman zaion arnasa berritua da. Legedia demokraziaren eta gehiengo baten eskuetan jartzea da. Estelada momentua eta oraina da. Demokraziak derrigorrezkoak zituen, ditu eta izango ditu berrirakurketak. Estelada demokrazia da XXI. mendean.


2017-09-21 | Xalba Ramirez
Urkullu: "Aldebikotasunaren bidez akordioak lortzeko eredua da Euskadi"

Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Plenoan, Iñigo Urkullu Lehendakariak Kataluniako egoera zeharka soilik aipatu du eta ez du erabakitzearen eskubidearen aldeko aipamenik egin. EH Bilduko parlamentariek demokraziaren aldeko kamisetak dituzte soinean.


2017-09-20 | Xabier Letona
Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza

Tentsioa goraka zihoan, baina dena polikiago joango zela ere pentsatzen zen. Gaur dena lehertu da eta Espainiako Gobernuak bere epaileen bidez agerian utzi du salbuespen egoera, hori bai, oraindik legalki indarrean jarri gabe.


2017-09-20 | ARGIA
Nazioarteko egunkari nagusiek poliziaren "asaltoa" eta "errepresioa" nabarmendu dituzte

Egunkariek tentsioaren gorakada islatu dute, kalean erreferendumaren aldekoen protestan ikusten diren argazki ikusgarriekin eta toki handia emanez gaiari.


2017-09-20 | ARGIA
Urkullu: "Gasolina botatzen ari dira sua amatatzeko asmoz"

"Itzulbiderik gabeko punturantz urratsak ematen jarraitzen dute Estatuko botereek Katalunian" adierazi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.


2017-09-20 | ARGIA
EH Bilduk mobilizazioak deitu ditu udaletxe guztien aurrean Kataluniarekin elkartasunez

"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude