Kataluniako dantza talde bateko bi kide auzipetu dituzte presoen argazkiak erakusteagatik

  • Cop a Cop bastoners dantza taldeko bi kidek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, 2012ko Diadaren egunean bi preso politikoren argazkiak erakusteagatik.


2013ko abenduaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Dantza taldeko kideak, argazkiak eusten, presoei egindako omenaldian. (Arg: Bastonersolidaris.wordpress.com)

Marina Bernadóren eta Lola Lópezen irudiak zeramatzaten, 2012ko irailaren 11n, Herrialde Katalanetako ezker independentistak egindako ekitaldi batean. Haiek irudiak eutsi bitartean, bi pertsona igo ziren oholtzara eta Europar Batasuneko banderari su eman zioten.

Bernadó eta López Frantziako Estatuan daude preso, ETAko kideak izatea leporatuta.

Cop a Copeko taldekideen arabera, espetxeratuen giza eskubideak defendatzeko atera zituzten irudiak, ez “terrorismoa goratzeko”, Auzitegi Nazionalaren txostenak dioen bezala. Bi aldarrikapen nagusi egin nahi zituzten erretratuak erakusten: dispertsioa salatzea eta Euskal Herriarekiko elkartasuna adieraztea.

Fiskalak 2 urteko kartzela zigorra eskatu du eta zortzi urteko gaitasun-gabetzea. Horrez gain, buruko 3.000 euroko isuna ere ezarri nahi die.

Bartzelonatik Madrilera

Urtarrilaren 23an epailearen aurretik pasa ziren bi auzipetuak, Bartzelonako Justiziaren Hirian. Epaileak, baina, auzia Audientzia Nazionalaren esku uztea erabaki zuen.

Elkartasunez jokatzen dutenekin, elkartasuna

“Solidaritat amb els solidaris” (Elkartasunez jokatzen dutenekin, elkartasuna) lelopean babes kanpaina hasi dute Kataluniako hainbat gizarte eragilek. Epaiketa “kriminalizazio saiakera” dela uste dute.

Herritarrei dei egin diete ekimenari atxikimendua emateko. Era berean, webgunean zintzilikatu dute ‘elkartasun kartela, jendeak argazkia egin dezan, afixa eskutan duela.

Twitter kontua ere ireki dute, prozesuaren berri eman asmoz: @Bastonsolidaris.

Bideoan Diadaren egunean egindako ekitaldia ikus daiteke, baita auzipetuek epaiketaren inguruan duten iritzia ere:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Eguneraketa berriak daude