45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Atzerako kontaketa Bartzelonan hauteslekua noiz ixteko zain

 

Tarragonan kalean dabiltzan herritarrek ere jo ditu Poliziak
 
3 milioi katalanek mobilizazioan parte hartu dutela adierazi du Generalitat-ek
Boto zenbaketa hasi da: luze joko duela ohartarazi du Generalitateak

Gau luzea izan daiteke, boto zenbaketarako denbora beharko dela esan du Jordi Turull Generalitateko bozeramaleak

"Galdu duzue!" oihuka guardia zibilei Tarragonako Mont Roig-en

 

Cardedeun hainbat kale moztu dituzte traktoreekin Poliziaren etorrera oztopatzeko

 

Angela Merkelek telefonoz deitu dio Mariano Rajoyri Kataluniakoaz galdezka.

Generalitateak salatu ostean polizia espainiarrek 465 jende zauritu dituztela, Alemaniako klehen ministroak Espainiakoari deitu dio gaiaz galdezka. Holger Zschaepitz kazetariak eman du albistea.

 

Poliziak kargatu egin du Madrilen Kataluniarekiko elkartasunez bildu diren milaka lagunen aurka

Madrilgo Soleko Atean milaka lagun elkartu dira Kataluniari elkartasuna adierazi eta Espainiako Estatuaren jarrera errepresiboa gaitzesteko. Polizia haien kontra oldartu da. 

Espainia osoko hiriburuetan elkarretaratzeak egiten ari dira Coordinadora 25S taldeak deituta.

Oriol de Balanzó kazetaria saiatu eta frogatu du: ezin izan du bi aldiz botoa eman

Erreferendumaren zenbait areriok behin eta berriro esan duen arren posible zela bi aldiz bozkatzea (eta beraz, sistema informatikoa ez zela ziurra) RAC1 irratiko kazetari Oriol de Balanzók egin du saioa: behin eman ostean botoa, ordu batzuen buruan berriro saiatu da eta sistemak ez dio utzi. Bere Twitterrean kontatu du mundu guztiak jakin dezan sistemak bermea duela.

 

Igualadan korrika batean eta jendeak babestuta heldu dira hautetsontsiak

#Igualada-n korrika batean eta jendeak babestua eraman dituzte bozka-ontziak hauslekuetara arratsaldean.

 

Astearteko greba orokor deialdiarekin bat egin du CUPek, "erreferendumaren emaitza lotesle bihurtarazteko"

Anna Gabriel CUPeko legebiltzarkideak dei egin du astearterako deituta dadgoen greba orokorrean parte hartzera. Hauteslekuak autodeterminazio eskubidearen "ikur eta gotorleku" izan behar dira Gabrielen esanetan, eta grebak, berriz, "herriaren boteretzearen enbrioia" izan behar lukeela gehitu du. Era berean, herritarrei deitu die hauteslekuen inguruan geratzeko gaur, botoen zenbaketa bermatze aldera.

Greba orokor deialdiarekin bat egin du ere Catalunya Sí Que Es Pot-eko legebiltzarkide Joan Ginerrek, twitter bidez:

 

Polizia batek hatzak apurtu dizkio gazte bati Bartzelonako institutu batean

https://twitter.com/argia/status/914538552180006912


Gazteak ondoren azaldu du Poliziaren erasoa nola izan den eta zer kalte eragin dion (katalanez).

 

La Vall d’en Bas herrian bozkatu dute, hautetsontziak ezkutatu eta orain festa

La Vall d'en Bas herri txikian dagoenekoz herritarren %90ak eman du botoa eta Guardia Zibilak erreferenduma onenean izorratzea nahi ez dutenez, hautetsontziak ezkutatu dituzte. Ondoren, ospakizunetan ari dira herri musikarekin.

 

Europar Batasunak ez du adierazpenik egingo bihar eguerdira arte

Ramon Tremosa eurodiputatuak esan duenez, Europar Batasunak ez du adierazpenik egingo bihar eguerdia arte. Vilawebek jaso du albistea.

Germà Bell: "Historia nola egiten den telebistatik ikusten? Jaitsi kalera eta egin zeuk Historia"

Germà Bell Junts pel Sí konberjentziako diputatuak jendea animatu nahi du kalera irten dadin demokrazia defenditzera: "Telebistan ikusten al duzu nola egiten den Historia? Jaitsi zaitez hurbilen daukazun hauteskunde kolegiora, babestu hautetsontziak eta egin zuk zeuk Historia".

 

Generalitatea: "Espainiako Estatua Europako lotsakizun bihurtu da, hau nazioarteko eskandalua da"

Aurretik emandako prentsaurrekoen ildo beretik jo du Jordi Turull Generalitateko bozeramaleak 18:30ak pasatxo egindako agerraldi labur-laburrean. Herritarrak zoriondu ditu lehenbizi: "Aske sentitzen diren gizon eta emakumeez osatutako herria direla erakutsi dute".

Hitz gogorrez baloratu du Espainiako Estatuaren erantzuna: "Europako lotsakizun bihurtu dira; basakeria da polizia egiten ari dena. nzaioarteko eskandalua". Orain arte 465 zaurituren berri izan dutela adierazi du Turullek. Halaber, poliziak 319 hautesleku ixtea lortu duela esan du, eta bozkatzera dei egin die orain arte ezin izan dutenei.

Hemen agerraldi osoaren bideoa:

 

Poliziek ez diete umorea zapuztu bozkatu nahi duten herritarrei

 

Britainiar begiraleen ordezkaritzak dio Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegian salatuko dutela Espainia

La Vanguardia-k zabaldu duenez, hamalau legebiltzarkidek osatutako Britainia Handiko begirale ordezkaritzak iragarri du Espainiako Estatua salatuko duela Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Erreferendumari erabateko balioa aitortzen diotela gaineratu dute, eta eguneko gertakariak direla-eta "shock egoeran" daudela.

Generalitateak ere esan du Europako erakundeetara joko duela Espainiako Estatuaren jokaerarengatik erantzukizun eske.

EAJren balorazioa: "Kataluniako Gobernuak zilegitasun osoa zeukan gaur herritarrak bozkatzera deitzeko"

EAJeren Euzkadi Buru Batzarraren izenean Itxaso Atutxak egin du balorazioa Bartzelonatik. "Kataluniako Gbernuak ziliegitasun osoz deitutako bozketa errespetatu behar zen, baina ez da egon horretarako borondate politikorik Espainiako Gibernuaren aldetik", esan du Atutxak besteak beste. Bideo honetan ikus daiteke adierazpena osorik: 

 

Ondoko orduetan lehentasuna: zabalik egon diren hauteslekuetan boto kontatzea bermatzea

Bai sare sozialetatik eta bai komunikatzeko modu guztietatik, ardatz beraren inguruan ari dira mezuak zabaltzen erreferendumaren sustatzaileak: bozketa ez da amaitzen boto kontaketa bukatu arte eta tarte horretan lortu behar da hauteslekuak bezala bertan bildu diren materialak zaintzea. Jendeari eskatzen zaio hautesleku inguruetan jarraitzea, batik bat hiri handietan. Eta herri txikietan ari dira etor daitezkeen polizia eta guardia zibilei beren nahia nola oztopatu antolatzen.

 

Zenbait herritako bideak mozten ari da jendea, polizia eta guardia zibilen beldur

Torelló herrian jendeak beren kotxeak trabestu ditu zenbait kaletan. Zein den esaten ez zaigun herri honetan, berriz, kamioi handi hau zeharkatu dute errepidean. Guardia Zibilak herriz herri baitabiltza hauteslekuak itxi eta materialak eramaten.

 

Guardia zibil batek Sant Joan de Vilatorradan mosso bat jo du porrarekin, azalpenak eskatzera joan denean
Seu d'Urgellen zain daude noiz etorriko Guardia Zibilak 25 furgonetatan.

Zenbait informazioren arabera, herritarrak berak ari dira zenbait hautesleku desmuntatu eta ontziak gordetzen. Zabaldu baita herrira doazkiela 25 furgoneta bete guardia zibil. Jendea biltzen ari da boto eskubidea defenditzeko

 

Kataluniarekiko elkartasunez dozenaka mobilizazio Euskal Herrian

Egun osoan zehar Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta erreferendumaren aldeko elkarretaratzeak izan dira Euskal Herriko toki askotan. Gaueko 22:00etan Espainiako Estatuaren errepresioagatik herri guztietan kazeroladak egitera ere deitu da.

Hona hemen egunak utzitako irudietako batzuk:

Gasteizen jendetza bildu da Gure Esku Dagok deituta

Argazkia: Hala Bedi

Hona hemen Bilboko Errekalde auzoko irudia:

Argazkia: Agustin Goikoetxea

Durangaldean elkarreratze bat baino gehiago izan da. Irudian, Durangokoa:

Argazkia: Anboto

Iruñeko irudia hauxe:

 

Espainiko Poliziak berriro eraso egin dio zaurituta anbulantziara zihoan pertsona bati
Espainiako Irrati publikoak ez du Kataluniako erreferendumaren jarraipenik egiten

Radio Nacional de Españaren informazioen aniztasunaren bermea egiten omen duen Albisteen Kontseiluaren arduradunei azkenean kontzientzia arazo txikiren bat sortu die erabakiak eta hainbat mezu kritiko zabaldu dituzte.

 

Espainiako militarrek kendu dute Bidasoako Faisaien uhartean ipinitako bandera katalana

Euskal Irratiek eman dute albistea, argazki eta guzti.

 

Bartzelonako antzoki guztiek eten dituzte emankizunak, errepresioagatiko protestan

Hiriburuko antzoki publiko eta pribatu guztiek egingo dute greba gaur, "gure herriak bizi duen egoera lotsagarriagatik".

 

Botoa ematen... Neus Català, 102 urte, kontzentrazio eremu nazietatik bizirik aterea

David Fernandezek zabaldu du argazki historiko zirraragarria.

 

Madrilgo Gobernuak dio orain artean 92 hautesleku itxiarazi dituela.

Twitterrez zabaldu duenez, hiru pertsona ere edukiko lituzke atxilotuta `[kazetari objektibo batek esango luke gaizkile gutxi atxilotu ditu, egurtu dituen zientoka jendilaje kopuruarekin alderatuta], horien arteko bat adin txikikoa. Ez du argitzen gainerako hauteskunde kolegioak zabalik ote daudenez.

 

 

Demokrazia eske Bartzelona Futbol Taldea

Barça-Las Palmas futbol partida ateak itxita jokatuko da. "Democràcia" aldarrikapena jarri dute Camp Nouko markagailuan.

Dosrius herri txikian Guardia Zibilak jipoituta alkatea ospitalera (bideoak)

 

Twitterren 423.000 jarraitzaile dituen Julian Assange oihartzun egiten Kataluniako errepresioari

 

Bideoa: Kazetari bati eraso egin dioten unea

El Periódico egunkariko Xabi Barrena kazetariak salatu du lanean ari zela bizkarretik buruan kolpatu dutela Espainiako poliziek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude