45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Puigdemont: "Estatuaren erantzuna beti gainean eramango duten lotsa izango da"
Espainiako Gobernuak sistema informatikoa blokeatuz nahi du erreferenduma desitxuratu

 

Carme Forcadell legebiltzarreko lehendakariak ere eman du botoa

Jendearen txalo artean iritsi da botoa ematera.

 

Hauteslekuen %73 zabalik daudela dio Generalitateak

Hauteslekuen %73 zabalik daudela adierazi du Jordi Turull Generalitateko bozeramaleak, hedabideen aurreko agerraldi labur batean. Hala ere, bozketarako sistema informatikoa eraso ugari jasaten ari dela gaineratu du kontseilariak, eta pazientzia eskatu die herritarrei. Era berean, egun osoan izandako jarreragatik zoriondu ditu.

Generalitatearen izenean, Turullek Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariaren berehalako dimisioa eskatu du, Kataluniako leku askotan herritarrak jasaten ari diren errepresioa babesteagatik. Era berean, nazioarteari dei egin dio, jazotzen ari denaz ohartarazteko. "Hau ez da Espainiaren arazoa, hau Europar Batasun osoaren arazoa da, eta gu ere europarrak gara", adierazi du.

Segurtasun Batzordeko akordioak ez direla errespetatu ere salatu du Turullek. Adostutakoaren arabera, Mossoen hala eskatuz gero baino ez zuten ekin behar Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, baina azkenean beren kabuz jokatu dute [mossoen "geldotasunagatik" izan dela esanez justifikatu du hori Espainiako Barne Ministerioak]

Kazetari baten galderari erantzunez, bozeramaleak esan du "beti merezi du demokrazia defendatzea, estatuaren bortizkeriaren aurrean amore ematea ez".

Jordi Turull, Generalitateko bozeramalea.

 

Jordi Evole: "Erreferenduma eragozteko operazioa asmatu dutenek probokatu dute Katalunia betirako galtzea"

 

Escola Verd de Gironan poliziek gogor jo dituzte herritarrak
Poliziek Ponsati sailburuari eraso diote Hezkuntza departamendua asaltatzeko

Clara Ponsati Hezkuntza sailburuak aurre egin die bere departamenduan sartu nahian zetozen polizia espainiarrei. Informazio batzuen arabera, bere iPad pertsonala ere kendu diote. Ponsatik dei larria egin dio Europar Batasunari Katalunian Espainiako Gobernua egiten ari den erasoa geldiarazi dezan.

 

Podemeko Alvaro Dante Fachinek ere eman du botoa

Eta gogor kritikatu Espainiako polizien erasoa.

 

Ada Colauk "koldarra" deitu dio Rajoyri, hiri baketsu bat poliziaz itotzeagatik

Bartzelonako alkate Ada Colau orduotan ilaran zegoen botoa emateko zain. Bere Twitterretik gogor kritikatu du Rajoy:

 

Sant Carles de la Rapitan bereziki ari da saiatzen Guardia Zibila bozketa eteten

Eta Espainiako Barne ministerioak terroristen armak bailiran erakusten ditu harrapatutako hautetsontziak.

 

Sistema informatikoa berrezarri dute hainbat hauteslekutan eta bozketak jarraitzen du

 

Guardia Zibilak interbenitutako sistema informatikoa erakusten ari da argazki honetan hautesleku bateko arduraduna:

 

Guardia Zibilak eraso egin dio Puigdemontek botoa eman duen eskolari

Goizean Carles Puigdemontek eman du botoa Sant Julià de Ramis eskolan.

Beranduago Guardia Zibila bortxaz sartu da eskolan eta hautetsontziak eraman ditu.

 

Oriol Junqueras lehendakariordeak ere eman du botoa

 

Guardia Zibilak berriro eten du Generalitatearen erreferendumerako sistema informatikoa

Generalitateko bozeramaleak botoa eman ahal izateko sistema informatiko berria aurkeztu eta ordu erdira, Guardia Zibilak desgaitu du Internet bidez funtzionatzen zuen sistema.

 

Vic hirian aiton-amonei jendea bidea irekitzen bozkatzen lehenak izan daitezen (bideoa)

Hiri eta herri askotan botoa ematen ari da normaltasunez. Ikusi Vicetik zabaldutako irudiok:

 

Puigdemontek bozka eman berri du

Sant Julia de Ramis-eko hauteslekuan zegokion bozka ematea baina Guardia Zibilak hala egitea oztopatu du eta Pla d'Estanyko hauteslekuan eman du bozka.

Argazkia: naciodigital.cat

 

Carles Puigdemont lehendakariak Cornellà de Terri herrian eman du botoa

 

Ostutako lehen hautetsontziak erakusten ari da Espainiako Barne Ministerioa sare sozialetan

 

Kataluniako leku askotan bozkatzen ari dira, Espainiako Gobernuaren oldarraldiari aurre eginez

Espainiako Barne Ministerioak abiarazi duen polizia operatiboa ez da eragozten ari milaka herritarek botoa ematea Kataluniako independentziari buruzko erreferendumean. Zenbait lekutan espainiar Polizia eta Guardia Zibila oldartu eta hauteslekuak ixten ari dira, baina beste askotan bozkatzen ari dira. Generalitateak aukera eman du edonork edozein hauteslekutan boza eman ahal izateko. 

Ertzaintzako hainbat kidek babesa adierazi diete Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari

 

Puigdemontek bozkatu behar duen eskola desalojatu nahian ari dira

50 guardia zibil inguru joan dira Gironako Sant Juliá Ramis eskolara eta han zeudenen garrasien artean desalojatzen ari dira Generalitateko presidenteak botoa eman behar zuen tokia.

Agenteak barrura sartzea lortu dutenean ez du boto-kutxarik aurkitu ordea.

Argazkia AgènciaUO:

 

BIDEOA: Poliziaren oldarraldia Bartzelonako Jaume Balmes eskolaren aurrean

 

Polizia nazionala hautesleku atarietako jendea bidalarazten hasi da
"Bozketa egun normala da"

 

Jendetza dago jada hauteslekuen kanpoko aldean, bozka emateko prest

Xabier Letona ARGIAko kazetariak Bartzelonatik bidalitako txioa:

 

Hautetsontzi batzuk konfiskatu dituzte

Hauteslekuetan hainbat gora-behera gertatzen ari dira. Cornellà de Llobregateko bi hauteslekutan Mosso bikoteak ate aurrean jarri dira bozkalekura ez sartzen uzteko. Joan Tardá eta Joan Giner diputatuak bitartekari lana egiten saiatu dira. Hospitalet de Llobregateko udaltzainen patruila batek lau hautetsontzi konfiskatu ditu, eta Bartzelonan hautetsontziak zeramatzan autoa geldiarazi dute.

 

Poliziaren aurrean jokatzeko aholkuak

 

Gutunazalik gabe ere bozkatu ahal izango da

Boza gutunazalik gabe sartu ahal izango dute herritarrek, Generalitateko bozeramale Jordi Turullek azaldu duenez. Hautetsontziak ez dira gardenak eta horrek bermatzen du botoa sekretua izatea.

Jordi Turull ezkerrean, Generalitateak ostiralean emandako prentsaurrekoan.

 

Bartzelonako portutik gero eta polizia furgoneta gehiago ari da ateratzen

7:30az geroztik polizia furgonetak sarriago ari dira ateratzen Bartzelonako portutik. Zazpi-zortzi furgonetako taldeak ateratzen dira Rhapsody eta Mobby Dato itsasontzietatik.

Argazkia: Brais G. Rouco.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude