argia.eus
INPRIMATU
Katalanezko ‘Ara’ egunkaria azaroaren 28an jarriko dute salgai

2010ko irailaren 16a

Ara katalanezko egunkariaren aurreneko zenbakia azaroaren 28an plazaratuko dute, Kataluniako hauteskundeen egun berean. Carles Capdevila izango da egunkari berriko zuzendaria. Capdevilak TV3 telebista katean, Avui egunkarian eta Catalunya Radio irratian kolaboratu du, besteak beste.

Ara egunkariak datorren astelehenean emango du bere ildo editorialaren berri. Zenbait webgune espainiarrek "independentista separatista" gisa definitu dute.