Institut d'Estudis Catalans akademiak egin du ikerketa (Informe sobre la situacio de la llengua catalana (2005-2007). Laburrean azalduta ondokoak dira emaitzak:
Kataluniako erdialdean: %80k baino gehiagok darabil katalana etxean.
Aragoiko mendebaldeko eremuan: %60-80k.
Kataluniako gune urbanoetan eta Balear irletan: %40-60 artean.
Valentzian eta Andorran: %20-40k hitz egiten dute katalana etxean.
Rossellon (Ipar Katalunia): %20 baino gutxiagok.
Sardiniako Alguer hirian: %20 baino gutxiagok.
Eremu pribatuan katalanak atzera egiteko arrazoiak bi dira batez ere: belaunez belauneko transmisioa etetea eta administrazioek hizkuntzari etengabe jarritako trabak.
Valentzian, Ipar Katalunian eta Alguer hirian katalanak atzera egin badu, Katalunia da eremu pribatuan katalanak aurrera egin duen esparrua.