Bizi osoko zortzi kartzela zigor eta kondena gogorrak ekintzaile sahararrentzat

  • Marokoko epaitegi militar batek 24 saharar epaitu ditu. Orain bi urtetik badaezpadako espetxealdian zeuden, Gdim Izik kanpamenduko enfrentamenduengatik. Etenaldirik gabe, bederatzi egun iraun ditu Rabaten epaiketak, eta igande goizean amaitutzat eman dute. Ondorengoa ebatzi dute.


2013ko otsailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Epaitu berri dituzten preso sahararren aldeko afixa politikoa.

8 presori bizi osorako kartzela zigorra.

4 presori 30 urteko kartzela zigorra.

7 presori 25 urteko kartzela zigorra.

2 presori 20 urteko kartzela zigorra.

3 preso askatu dituzte bi urte egin dituztelako kartzelan.

Mendebaldeko Sahararen aldeko hainbat erakundek epaiketaren jarraipena egin dute, eta Equipe Media kontrainformazio guneak YouTubera igotako bideo batean ikus daitekeenez, 24 presoek garaipenaren ikurra eginez entzun dituzte ezarri dizkieten zigorrak, eta Mendebaldeko Sahararen independentziari buruzko aldarrikapenak bota dituzte kartzelara eraman aurretik.

2010. urtean, Aaiun kanpoaldean kanpamendua altxa zuten eskubide sozial eta ekonomikoak eskatzeko, eta unerik jendetsuenean 40.000 pertsona biltzera iritsi ziren. Bertan iraun zuten hainbat egunez, azkenean Marokoko polizia sartu eta manifestarien aurka egin zuen arte. Bertan zeuden hainbat GKEk salatu zuten marokoko polizia tiroka aritu zela asentamenduan, eta dozenaka saharar hil zituztela. Ondoren, Marokok adierazi zuen poliziak ere bazirela hildakoen artean, eta heriotza hauengatik epaitu dituzte 24 sahararrak.

Epaituek adierazi dute torturatu egin zituela poliziak eta autoinkulpazio hauetan oinarritu dela epaiketa osoa.

Hala ere, Western Sahara Human Rights Watch taldeak jakinarazi nahi izan duenez, Marokoko polizia izan zen jendeari protestarekin bat egiten utzi ez eta ondoren istilu guztiak abiatu zituena, protesta baketsua baitzen Gdim Izik-ekoa. Aipatu taldeak salatu du epaiketan ez zela hildako polizien identitateari buruz ezer aipatu, ezta hauek ustez nola hil zituzten ere, ezta hauei egindako inolako autopsiaren berririk ere. Beste hainbat salaketaz gain, nabarmendu dute epaiketa ez dela justua izan.

Epaiketan izan diren nazioarteko begiraleak ere bat etorri dira defentsak aurkeztutako frogen gabeziak nabarmentzeko orduan, eta kritikatu egin dute sententzia, Saharako okupazioaren aurkako epaiketa politikoa izan dela adieraziz.

Epaiketak iraun bitartean istiluak izan dira Mendebaldeko Saharan, manifestarien eta poliziaren artean.

Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik ekarria da. Bertan estaturik gabeko nazioei buruzko albiste gehiago topatuko duzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude