Kartzelak eta PEN

  • Aurten bi Nobel Sari jausi dira PENeko kideen artean. Bata izan da Liu Xiaobo idazleari eman dioten Bakearen Nobel Saria.

    Liu Xiaobo

    Liu Xiaobo ez da oso ezaguna mendebaldekoentzat, baina idazleen eremuan, adierazpen askatasunaren arloan eta PEN familian aspaldidanik dugu bere ibileren berri. (...)


2010ko azaroaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Laura Mintegi (Arg: Iñigo Azkona)

2008ko abenduan, beste hirurehun intelektualekin batera, gutun irekia idatzi zion Txinako Gobernuari Herriaren Kongresu Nazionalak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna sina zezan. (...) Delitu hori zigortzeko epaitu zuten, eta 2009ko abenduan 11 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Ordutik dago kartzelan, eta kartzelan jaso zuen Nobel Saria eman ziotelako albiste (...) Marian Botsford Fraser, PEN International-eko Writers in Prison Committee-ko (Idazle Kartzelaratuen aldeko Batzordea) buruak gogora ekarri du Xiaobok gutunean idatzi zuen esaldi bat: «Hitzak delitu gisa ikusteko ohitura geldiarazi behar dugu».

Vargas Llosa

PEN familia poztu egin da bere kide eta presidenteordeari honelako saria emateagatik. Ideologikoki ez da bat etorri behar PENkide bakoitzarekin, komunitate bakarra sortzeko. (...) Vargas Llosak esan berri duenez, «estatuen artean zatiketa handiak diren garaiotan, PEN da uneoro zubiak zabalik egon daitezen saiatzen den erakunde bakarrenetarikoa».

Teresa Toda

Teresa Toda Euskal PENeko Zuzendaritza batzordekidea da eta Liu Xiaobo baino juxtu urtebete lehenago atxilotu zuten, 2007ko abenduan. Aurten hiru urte beteko ditu kartzelan eta, inork aurkakoa lortu ezean, beste hiru urte gehiago emango ditu barruan, preso. (...) Teresa Toda Brasilen jaio zen 1950ean eta diplomatikoaren familiakoa izanik, Ipar eta Hegoamerikan bizi izan zen, bai eta Ingalaterran ere, kazetaritza ikasketak burutzen hasi zen arte. Lehen unetik jardun izan zuen adierazpen askatasunaren aldeko mugimenduetan, eta talde antifrankistetan jarduteagatik kanporatu zuten unibertsitatetik. Madrilen eta Bartzelonako kazetaritzan eta sindikalgintzan hainbat urtetan jardun ondoren, Egin egunkariko korrespontsala izan zen Madrilen 1984 urtetik 1990era arte. (...) Egin-eko zuzendariordea izateagatik epaitu eta kartzelaratu zuten 18/98 deituriko makroepaiketan.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude