argia.eus
INPRIMATU
Karra Elejalde ‘Torapia’ filma zuzentzen hasi da
2003ko irailaren 18a
Karra Elejalde aktorea gasteiztarrak irailaren 15ean hasi zen 'Torapia' filma zuzentzen. Zuzendari izateaz gain, istorioaren protagonista ere izango da. Hala, Basilio arrakasta gabeko lapurraren rola beteko du. Basiliok zoratuta dagoela sinetsaraziko dio jendeari, lepoko bat ostu ahal izateko. Filma Madrilen filmatuko dute bederatzi astez.