"Beti esaten dut gauza bat ongi egina dagoenean ez dakidala zergatik dagoen ondo egina. Baina gaizki egina dagoenean, badakit zergatia. Nik ez dakit zein aktore oni begira ikasi dudan, pentsatzen dut bat baino gehiagori begira ikasiko nuela, esponjak baikara, inkontzienteki bada ere, beti geratzen zara zerbaitekin. Baina badakit aktore txarrei begira asko ikasi dudala. Beraiei begira sarri pentsatzen duzu: 'Hori horrela ez nuke sekula egingo!'. Beraz, pelikula txarretatik gehiago ikasi dut onetatik baino". (2008-07-09)