"Antzezteaz gain Año Mariano eta Torapia lanak ere zuzendu ditudan arren, ez da errentagarria eta ez da gehien gustatzen zaidana. Egia esan askoz erosoago sentitzen naiz idazten eta antzezten, lanak zuzentzen baino. Ez diot muzin egiten ezeri, baina zuzentzea ez da nire bokazioa. 'Karra Elejalde, aktore eta zuzendaria' esaten dutenean, nik ezetz esaten dut, aktorea bai baina zuzendaria ez". (2008-02-02, 19. zenbakia)