argia.eus
INPRIMATU
Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
  • Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari bilbotarra hil da, 81 urte zituela. 1979ko abenduan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2004ko azaroan ohorezko euskaltzain.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
Gaur egingo da Rotaetxeren aldeko hileta elizkizuna. (Argazkia: Euskaltzaindia)

Filologia Modernoan lizentziatua, Rotaetxek Deustuko Unibertsitatean eta EHUn eman zituen eskolak, eta New York Academy of Sciences erakundeko kide izan zen, Hizkuntzalaritza Sailean. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko presidentea izan zen 1987tik 1994ra.

Besteren artean, La Gran Enciclopedia del Mundon kolaboratu zuen. Halaber, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak izenburuarekin argitaraturiko bost liburukietatik, lautan esku hartu du.

Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan artikulu ugari plazaratu zituen.

Haren aldeko hileta elizkizuna gaur astelehena egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko San Bizente Martiria parrokian.

Rotaetxeren biografia osoa: Euskaltzaindia.net.