argia.eus
INPRIMATU
Karmele Esnal irakasle eta ohorezko euskaltzaina hil da
  • Atzo hil zen Karmele Esnal irakasle eta ohorezko euskaltzaina (Orio, 1932), 79 urte zituela. Ikastolen mugimendua sortzen eta eraikitzen parte hartu zuen lehen andereñoetako bat izan zen. 1955ean sortu zuen bere ikastola, Donostiako Pedro Egaña kalean, hasiera hartan zazpi haur izan zituelarik. Gero Pedro Egañatik Artzai Onaren plazako beste leku batera aldatu zuen ikastola, ordurako 35 ikasle zituen-eta. Esnalek artikulu asko argitaratu zuen Zeruko Argia aldizkarian, Gazte naiz atalean, Maribeltz ezizenez sinatzen zituen bere lanak.

2012ko maiatzaren 31
Karmele Esnal, 1999ko argazkian (Alberto Elosegi / ARGIA)

Panpin izeneko euskarazko lehen komiki-aldizkarian ere lan egin zuen, eta Arrate Irratian lagundu zuen.

1960ko hamarkadan, Jarrai antzerki taldean aritu zen, Iñaki Beobide zuzendari zela. Besteren artean, Xabier Lete, Ramon Saizarbitoria eta Arantxa Gurmendi harekin ibili ziren.

Irakurri Nagore Irazustabarrena kazetariak Karmele Esnali ARGIAn (2009-11-14) egindako elkarrizketa (PDF).