Karlos Zurutuzak 'Tripoli-Kabul' liburua idatzi du

  • Karlos Zurutuza kazetariak Tripol-Kabul liburua aurkeztuko du bihar 10:30ean Donostian, Parte Zaharreko San Geronimoko udal aretoan. Herrialde gatazkatsuetatik idatzitako kronika eta erreportajeengatik da ezaguna Zurutuza. Besteak beste, Afganistan, Kurdistan, Irak eta Libian zehar ibili da azken urteetan, gatazka armatuen ondorioak kontatzen.


2012ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Karlos Zurutuza (argazkia: Dani Blanco).

Hainbat mediotan kolaboratu izan du kazetari donostiarrak, tartean ARGIAn, eta liburuko pasarte batzuk korrespontsal lan horietan bildutako materialekin osatu ditu.

Kazetari lan horrek saria ere jaso du: ARGIAk prentsa alorreko 2012ko ARGIA Saria eman zion eta hilabete batzuk beranduago, Rikardo Arregi Sari Nagusia ere jaso zuen.

Fernando Morillok sortutako Gaumin argitaletxeak publikatuko du Tripoli-Kabul eta jada salgai dago e-book formatuan, bost euroren truke.

Informazio gehiago:

Beranduegi telebista saioak Zurutuzarekin hitz egin zuen otsailean. Ikusi bideoa:

Miel A. Elustondok elkarrizketa egin zion ARGIA aldizkarian. "Enpatiarik gabe nekez transmititu ahalko duzu inoren sufrimendua".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude