Karlos Santisteban (Karrantza, Bizkaia, 1960) idazleak irabazi du Blas de Otero poesia lehiaketako euskarazko saria, Oroimenaren lorratzak lanari esker. Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak 2008an abiarazi zuten lehiaketa hori, herritarrak poesiara hurbildu eta Blas de Oteroren berri zabaltzeko helburuarekin. Gaztelaniazko saria Elena Roman Torresen Esta dichosa ansiedad doméstica lanak jaso du.