argia.eus
INPRIMATU
Karlos Santisteban: “Sarritan zaila da hitz bat onomatopeia den ala ez erabakitzea”

2007ko abuztuaren 10

"Euskal onomatopeiaren ezaugarri nagusia, beharbada, hitz labur baten errepikapena da. Errepikapenaren bidez, onomatopeiak izan gabe hurbil dauden esamoldeak ere lortzen dira: haundi-maundiak, esamesak (...) Oraindik aztertzekorik asko dago, sarritan zaila baita hitz bat onomatopeia den ala ez erabakitzea, baina euskarak egundoko altxorra du hots onomatopeikoei dagokienez. Euskaraz milaka dira onomatopeietatik eratorritako hitz eta aditzak, eta onomatopeien bidez hainbat ñabardura adierazteko gai da gure hizkuntza". (2007ko abuztua, 77. zenbakia)