"Argi dago ez naizela komunikatzaile ona. Pare bat aldiz izan naiz ikastetxe batean nire liburu bati buruz hitz egiten, Idazleak ikastetxeetan programaren barruan, eta esperientzia penagarria izan zen. Poemak irakurtzen ere ez naiz ia inoiz aritu. Ez naiz horretarako gai. Philip Larkinek esaten zuen poesia ez dela errezitatzeko, irakurtzeko baizik. Errezitatzerakoan, entzuleak ez baitu laurdenik ere harrapatzen. Abestiaren bidez emateko balio du poesiak, baina poesiak errezitatzen entzuten jendea asko aspertzen da". (2007/03/14)