Irungo Atzerritar Unitateko burua komisario izendatu dutela jakinarazi du Espainiako Estatuko Barne Ministerioak ekainaren 16an.
Migratzaileak atxilotzeagatik poliziei opor-egunak eskaini dizkien Irungo polizia karguz igo dutela jakinarazi du Espainiako Estatuko Barne Ministerioak. Irungo Atzerritar Unitateko buruaren kargutik kendu eta orain komisarioa izango da. Kazetak argitaratu du, beste 23 komisario izendatu dituztela Estatu osoan.
Espainiako Poliziaren Irungo taldeak onartutako neurria, migratzaileak atxilotzeagatik jai-egunak eskaintzea, atzera bota zuen Espainiako Poliziaren EAEko buruzagiak. Aipatu neurria indarrean jartzeko argitaratutako oharrean honela dio: “2023ko uztailaren 1etik aurrera, asteburuan atxilotutakoen kopuruaren arabera, konpentsazio-egun hauek emango dira; atxilotu bat: hiru konpentsazio-egun; bi atxilotu: lau konpentsazio-egun; hamar atxilotu: bost konpentsazio-egun”.