Kargua utzi osteko ordainsariak kendu nahi ditu Gipuzkoako Diputazioak

  • Kargua utzi ostean, soldataren %60aren pareko ordainsaria jasotzen dute Gipuzkoako diputatuek urtebetez. Foru Aldundiak ordainsari horiek kentzea proposatu du orain.


2013ko maiatzaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Diputazioko bozeramailea (Argazkia: Eitb.com)

Ordainetan, karguan dauden bitartean diputatuek Gizarte Segurantzan kotizatuko lukete, ondoren langabezia kobratzeko.

Aipatu ordainsariaz gain, hileko soldata adinako beste sari bat ere jasotzen dute diputatuek.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Diputazioko bozeramaileak azaldu duenez, ordainsariak eta hileko kopuruak batuta, aurreko foru-taldeari zegozkion gastuak 577.000 eurokoak izan ziren.

Gizarte Segurantzan kotizatzen hasiko balira, 56.200 euroko kostua izango luke aurten Diputazioarentzat, eta 99.200 eurokoa datorren urtean.

Proposamenak Batzar Nagusien onespena behar du aurrera egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soldata publikoak
2021-03-28 | Juan Mari Arregi
Sistema "ez dago prestatuta" gutxieneko pentsioetarako, baina bai hauen soldatarako...

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren ustez,  “sistema ez dago prestatuta” 1.080 euroko gutxieneko pentsioetarako. Baina bai, antza denez, berea bezalako soldatetarako. Ba al dakite horiek guztiek 950 euroko gutxieneko soldatarekin, 650eko DSBEarekin edo... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Del Burgok 3.000 eurotik gorako pentsioa dauka Espainiako parlamentari ohia izateagatik

Jaime Ignacio del Burgo PPko eta UPNko politikari ohiak hilean 3.102,65 euroko pentsioa jasotzen du Espainiako Parlamentutik, Gizarte Segurantzan inoiz kotizatu ez duen arren.


2020-01-08 | ARGIA
Tentsioa Barakaldoko aurrekontuak onartzeko bilkuran, gizarte laguntza murriztu eta zinegotzien soldatak igo ostean

Amaia del Campo alkateak (EAJ) aginduta, Barakaldoko Udaltzaingoak 2020rako aurrekontuak onartu dituen osoko bilkura hustu du, zinegotzien eta aholkularien soldatak handitzearen aurkako protesta bat dela eta. Igoera hori onartu duten bilkura berean, Gizarte Ekintzaren... [+]


2019-07-14 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2018-10-10 | Axier Lopez
Alkate izatea negozio borobila da

Soldata publikoen neurriak beti eragin izan du eztabaida. “Asko al da herriko alkateak kobratzen duena?”, “gurea bezalako herri txiki batean hainbeste ordaindupeko zinegotzi, zertarako?”, “zer da soldata duina?”… hauteskundeen osteko... [+]


Eguneraketa berriak daude