argia.eus
INPRIMATU
Kargua utzi du lan-jazarpenagatik salatu zuten Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak
  • Miren Dorronsoro, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak kargua utzi du astearte honetan, berak hala eskatuta eta erretiroa hartzen duela argudiatuta. Bertsio ofizialak hori badio ere, duela zenbait egun jakin zen funtzionario batzuek salaketa jarri ziotela “indarkeria psikosoziala” leporatuz.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 31
Miren Dorronsoro (ezkerrean) Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin (argazkia: Irekia).

ElDiario.es-ek argitaratu duenez, Dorronsoro salatu duten langileek  diote lan-jazarpena jasaten ari direla azken urteetan eta ez dela horren aurkako neurririk hartu.

ELA sindikatuak adierazi duenez, Dorronsororen dimisioak zerikusia izan dezake langileok egindako salaketekin, lan-jazarpen kasu bat izan daitekeelako.

Dorronsorok 30 urtez egin du lan Osakidetzan eta EAEko Gobernuko Osasun Sailean. Orain Juan Jose Aurrekoetxeak ordezkatuko du, zeina Biodonostiako ikerlaria den.