Kapitalismoaren alternatibekin kontrabandoa egingo dute aste osoan Bilbon

  • Kapitalismoari alternatibak bilatzeko helburuz, aste osoko jardunaldiak antolatu dituzte Komite Internazionalistek. Gaurtik hasi eta igandera bitartean, Andaluzia, Katalunia eta Hego Amerikako esperientziak partekatuko dituzte hainbat adituk.

Herrien arteko ideien kontrabandoa sustatu nahi dute jardunaldiek.

2013ko ekainaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

“Nahiko zabalduta dagoen etsipen eta inpotentzia pertzepzioaren aurrean” bestelako ereduak eskaintzea da helburua. “Kapitalismoaren aurrean, herrien arteko ideien kontrabandoa” dute izena jardunaldiek eta besteak beste, Euskal Herriko krisi egoera aztertuko dute, Kataluniako Kooperatiba Integralaren ereduaren berri emango da, langileek kontrolatutako fabriken esperientzia ezagutaraziko dute eta Andaluziako lurren okupazioaz mintzatuko dira.

Hizlarien artean, Pablo Iglesias politologo eta La Tuerka eztabaida-saioko aurkezlea, Dario Azzellini dokumental egile alemaniarra eta SAT sindikatuko Lola Alvarezek daude, besteak beste.

Egitarau osoa duzue jarraian:

Ekainak 3, astelehena, 19:30

Crisis en Euskal Herria. Hizlaria: Nekane Jurado.

Ekainak 4, asteartea, 19:30

Kataluniako Kooperatiba Integrala. Hizlaria: Gorka Pinillos.

Ekainak 5, asteazkena, 19:30

Fábricas bajo control obrero (bideokonferentzia). Hizlaria: Dario Azzellini.

Ekainak 6, osteguna, 19:30etan

Ocupación de fincas en Andalucía. Hizlaria: Lola Alvarez.

Ekainak 7, ostirala, 19:30etan

America Latina: ¿Modelo para Europa del Sur? Hizlaria: Pablo Iglesias.

Ekainak 8, larunbata

14:00etan: Elikadura burujabetzari buruzko tailerra EHNE Bizkaiaren eskutik eta ondoren Herri Bazkaria.

21:30etan 7 Katu gaztetxean: Kubatar jaia, La Jodederaren kontzertua eta Dronki&Lites DJak.

Ekainak 9, igandea, 19:00etan

Zine-foruma: Tiempos modernos (Charles Chaplin).

Besterik zehaztu ez den kasuetan, ekitaldiak Bilboko Errondak kaleko Zirika! Lokalean izango dira. Xehetasun gehiago Komite Internazionalistek prestatu duten dokumentu honetan.

Hamaika Telebistak jardunaldiei buruzko bideoa ere egin du:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude