Hauteskunde bezpera Katalunian

Kanpaina arraroa amaituta, beste plebiszitu baterako prest

  • Amaitu da kanpaina, ERCk Estremerako espetxean, Puigdemontek Bruselako kroma batean eta Ciudadanosek Bartzelonako Nou Barris auzoan. Orain itxarotea geratzen da.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko abenduaren 20a

Karta guztiak mahai gainean jarri dituzte alderdiek. Parte hartze altua espero da hauteskundeetan, 5,5 milioi herritar daude bozkatzera deituta eta zalantzarik gabe, azken hamarkadetako kanpainarik arraroena izan da. Inkesten arabera faborito diren hiru hautagaitzetatik bitako zerrendaburuek ezin izan dute kanpainan parte hartu normaltasunez.

ERC eta JxCat aurrez aurre

ERCko zerrendaburua, Oriol Junqueras, Estremerako espetxean dago. Espetxe atarian egin zuten bart ekitaldia errepublikanoek. Kartzelaren aurrean zain zituzten eskuin muturreko zenbait militante, “Espainia ez da errenditzen” ageri zen pankarta bat eskuetan zutela. Junquerasen figurak ERCren kanpainan zentraltasun handia izan du. Ez da ahaztu behar kanpaina espetxe batean hasi zutela errepublikanoek eta amaitu ere hala egin dutela. Euren esanetan, “Junqueras kartzelatik ateratzeko modua berau presidente egitea da”.

Puigdemonten alderdiak berriz Bruselako kroma batetik “mega mitina” antolatu zuen. Katalunian zehar dozenaka lekutan Puigdemont presidentearen hitzaldia proiektatu zuten. Sarean zehar ere igorri zuten ekitaldia. Mezu argia eman zuen Generalitateko 130. presidenteak: “155aren presidenteak irabazten badu, gure burujabetza Mariano Rajoyri  oparituko diogu”. Junts Per Catalunyak 2015eko irailaren 27ko hauteskunde legitimoen ondoren ezarritako gobernua jarri nahi du indarrean berriz. Presidentearen gaiak eztabaida sortu du, nolanahi,  ERC eta JxCaten artean. ANCk adierazi du Puigdemont onartuko duela soilik presidentetzat.

Ciudadanosek berriz independentismoaren aurkako botoa “pilatzeko” deia egin du. Inkesten arabera, hauteskundeak irabazteko faboritoetako bat da. Ikusi beharko da ordea, PSCren elkarrizketarako eta moderaziorako deiak, independentziaren aurkako zenbat erakartzea lortzen duen, Ciudadanosi botoa emango lioketenen artetik. PPk emaitza txarrak espero ditu, bozka emango lioketen askok alderdi laranjaren aldeko apustua egingo baitute.

Ezkerreko botoaren dema

CUPek errepublika eraikitzen hasteko deia egin die alderdi independentistei. Antikapitalistek argi adierazi dute ez daudela prest marko autonomiko bat kudeatzeko, eta independentziaren aldeko bidea “aldebakarreko” bidea izan behar dela. Albano Dante Fachin Podemeko idazkari nagusi ohia ere ikusi dugu CUP eta ERCren ekitaldietan. Baina zenbat boto ekarriko ditu sektore honek independentismora?

Bi jarreren erdian daude En Comú Podemeko kideak. 155.artikuluari ez eta independentziari ez. Erreferendum hitzartuari bai, baina erreferenduma hitzartzeko borondaterik ez dagoenez, “itxaron guk Espainia aldatu arte”, dirudi sektore horren mezuak. Xavier Domenech zerrendaburuak, Ada Colau Bartzelonako alkatearekin eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiarekin batera itxi zuen bart ekitaldia, “hirugarren bidea” aldarrikatuz. Hauteskundeen ondoren, gobernua osatzeko negoziaziotan pisu handia hartu lezake alderdi honek, blokeen arteko bisagra baita. Ez dirudi ordea eserleku asko lortuko dituenik. Hori 21eko gauean jakingo da.

Kanal hauetan artxibatua: Katalunia independentziarantz  |  CiU  |  Oriol Junqueras  |  PP  |  CUP  |  PSOE  |  Podemos  |  Katalunia

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-21 | ARGIA
Espainiarentzat zaila izango da Anna Gabriel Suitzatik estraditatzea

Anna Gabriel CUPeko kideak Espainiako Auzitegi Gorenean ez aurkeztea eta Genevan (Suitza) geratzea erabaki ondoren, Espainiako medioak haren balizko estradizioari begira jarri dira. Baina, aukera horren alde agertzen diren hedabideek ere, ez dauzkate gauzak argi.


2018-02-20 | ARGIA
Anna Gabrielek salatu du jazarria dela Espainian eta ez dela Auzitegi Gorenean aurkeztuko

CUPeko kideak Suitzako egunkari batean adierazi du ez dela Madrilera joango uste duelako han ez duela epaiketa justurik izango.


2018-02-19 | ARGIA
Rovira eta Pascal libre, lehena 60.000 euroko fidandatzekin

60.000 euroko fidantza jarri dio Pablo Llarena Auzitegi Nagusiko epaileak eta libre utzi du ERCko idazkari nagusia. Urriaren 1eko antolaketaren goi mailako taldean egotea leporatu dio. Marta Pascal PdCATeko buruzagia libre utzi baldintzarik gabe.


Kataluniako prozesuaren erantzuleetako bat izatea leporatu diote Mediaproren sortzaileari

Jaume Roures Mediapro komunikazio taldearen sortzaileak Madrilgo Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du, Kataluniako prozesua zuzentzen duen “batzorde buruaren” parte izatea egotzita. Urriaren 1eko erreferendumaren erantzuleak deklaratzera eramango dituen auzi berean sartu du Guardia Zibilak.


2018-02-14 | ARGIA
Mireia Boya CUPeko kidea aske geratu da, kautelazko neurririk gabe

Asteazken goizean deklaratu du Espainiako Auzitegi Gorenean Mireia Boya CUPeko kide eta diputatu ohiak. Matxinada eta sedizio delituak leporatzen zizkioten, baina deklaratu ostean aske geratu da kautelazko neurririk gabe.


Oscar Escuder, Plataforma per la Llengua-ko lehendakaria
"Espainia ez da aldatuko eta katalan hiztunok anomalia izateari utzi nahi diogu"

Plataforma per la Llengua elkarteak mende laurdena betea du.14.000 bazkide ditu eta katalan hiztunen eskubideak babestea du helburu. Ez dira hamar urte elkartea estatu propioa eskatzen hasi zela. Oso sinple azaldu digu zergatia Oscar Escuder elkarteko lehendakariak: Espainiako Estatuko legeen arabera, katalan hiztunak errespetatu beharko lirateke. Praktikan hala ez denez, hiztunen eskubideak babestuko dituen estatua sortzea proposatzen dute.


Hitza eta erabakia etxean gatibu

Politikan ez da gauza politikan zioen Lazkao Txikik. Seguruena katalan independentistek arrazoia emango liokete urtarrilaren 30ean Parlamentuaren inguruan bizi izandakoa eta gero. Beste behin ere, kupula politiko batek erabaki zuen gehiengoak boz bidez presidente hautatukoa baztertzea.


Fauna publikoa
Felipe Gonzalez, ongiaz eta gaizkiaz haraindi

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait, hiztegiren batean. Denbora kontua da.


2018-02-05 | ARGIA
Hautetsien Batzarrak Bruselan bertan Puigdemont lehendakari berrestea ari dira negoziatzen

Asteburuan Carles Puigdemont ERCko ordezkariekin bildu ostean, badirudi Kataluniako prozesuak bizi duen oraingo korapiloa askatzeko irtenbidea adostu dutela, bertako zenbait hedabidek zabaldu dutenez.


2018-01-31 | Andoni Mikelarena
Inplosio arriskua independentisten artean, inbestidura saioa atzeratu ostean

ERCk “aldebakarreko” erabakia hartu zuen inbestidura saioa atzeratzeko. JxCAT eta CUPi ez zaie gustatu errepublikanoen erabakia eta azken asteetan ezkutuan eraman dituzten eztabaidak azaleratu dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude