Kanarietako petrolio-zundaketei buruzko galdeketa “ilegala” dela dio Madrilek

  • Abuztuaren 13an Espainiako Gobernuak Kanariar uretan hiru petrolio-prospekzio egiteko baimena eman zion Repsoli. Paulino Rivero Kanarietako presidenteak jakinarazi du prospekzioen inguruko galdeketa egingo dutela.


2014ko abuztuaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Petrolio-prospekzioen kontrako manifestazioa (argazkia: Prospekzioen kontrako Kanarietako koordinakundea)

Jose Manuel Soria Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak galdeketa “ilegaltzat” jo du. Ministroak dio zundaketak baimentzeko prozesua “sendoa eta zorrotza” izan dela. “Ez dago arriskurik ingurumenarentzat. Egongo balitz zundaketak ez lirateke egingo”, adierazi du.

Francisco Hernandez Kanarietako Gobernuko Lehendakaritza eta Justizia kontseilariak (PSOE), aldiz, galdeketa legala dela eta egingo dela erantzun dio Soriari: “Espainiako Gobernuak autonomia-erkidegoen eskumenak errespetatu eta onartu behar ditu nahiz eta ez atsegin Konstituzioan ezarritakoa”.

Repsoli boikota

Prospekzioen kontrako Kanarietako koordinakundeak Repsoli boikota egiteko deia zabaldu du. Protesta-elkarretaratzeak egingo dituzte abuztuaren 29an arratsaldeko 18:00etan Tenerife, Kanaria Handia, Fuerteventura, Palma eta Lanzaroteko hainbat gasolindegitan.

Petrolio-prospekzioak ingurumenerako, ekonomiarako eta biztanleriarentzako arrisku handiak sortzen dituztela diote. Espainiako Gobernua multinazionalaren interesen alde jarri dela salatu dute, eta ez duela kontuan hartzen kanariar herriaren iritzia erabaki hain garrantzitsua hartzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude