Kanaldude telebista ikusteko aukera urte amaiera arte
2002ko azaroaren 13a
Aldudarrak Bideo Elkarteari esker, Kanaldude telebista ikusteko aukera izango da urte bukaera arte. Datorren larunbatean (16) hasita Donibane Garazi eta Baigorri eskualdeko berriak eskainiko dituzte VHFko 7 katean.