Kanadako anti-nuklearren eta indigenen artean tren bat geratu dute

  • Kanadako anti-nuklearren talde batek Idle No More mugimenduarekin indarrak batuta, tren bat geratu dute orain egun batzuk Torontoko uranio plantaren aurka protesta egiteko. Bertara manifestazioa egin dute eta ondoren trenbidea blokeatu.

Lander Arbelaitz @larbelaitz
2013ko otsailak 07
Manifestariek trena geratu zuten.

“Uranioa indigenen lurretatik lapurtzen dute eta erradiazioa askatzen doa bide osoan”, salatu die hedabideei Zach Ruiter ekintzaile ekologistak.

Legegintzaldi honetan Kanadako Gobernu kontserbadoreak egindako aldaketek ahalbidetzen dutenez, gobernuak eskubidea du jatorrizko herrien lurrak sektore pribatuen esku uzteko. Lege aldaketa horiek izan dira Idle No More mugimenduaren sorreraren txinparta, eta ordutik mobilizazioetan jarraitzen dute herrialdeko jatorrizko herriek. Horrez gain, fenomenoa beste herrialde batzuetara ere zabaldu da, batez ere, AEBetara, non jatorrizko herrien egoera ez den batere ona, protestek argi uzten dutenez.

“Zentrala ixtea da gure plana, eta ixteko egin beharreko edozer egingo dugu”, esan zuen Ruiterrek, Idle No More-en bandera eskuan eta lepotik kartel bat zuela: “Esan ezetz zabor erradioaktiboari”.

Torontoko GE-Hitachi planta eztabaida iturri izan da Kanadan, joan den azaroan jakin baitzen publikoki 1967tik  uranioa prozesatzen duela, inguruan jendea bizi den arren. Trenez garraiatzen dute materiala alde batetik bestera, eta ekintza hau testuinguru horretan kokatu dute antolatzaileek. Zentralaren arduradunek gehitu zuten materiala ongi aztertzen dutela, eta trenean beste lekuetara egiten dituzten mugimenduak ez direla arriskutsuak.

Manifestariek trena geldi zela argazkia atera eta lekua utzi zuten. Amaitu aurretik, gehitu zuten legea hausteko prest direla legeak uranio planta babesten jarraitzen badu.

Interesgarria da ikustea nola jatorrizko herriak eta mugimendu antinuklearrak elkar elika dezaketen, helburuetan bat egiten dutenez. John Jacobs izeneko Serpent River herriko kidearen hitzak ere bildu ditu prentsak:

“Hemen uranioagatik nago, nire etxean, erreserban erabateko eragina izan baitu. Ibaiari kalte handia egin dio. Ezin dugu ibaia gehiago ezertarako erabili, ezin dugu bertan arrantza egin. Ezin dugu bertako ura edan”.

Oharra: Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik hartua da.

Informazio gehiago:

Idle No More mugimenduari buruz artikulua blog honetan: Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’

Pello Zubiriaren erreportajea Argian: #idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri.

Kanal hauetan artxibatua: Kanada  |  Kanada

Kanada kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-21 | Unai Brea
CETA hitzarmenaren zatirik handiena indarrean da, europar parlamentu guztiek oraindik berretsi ez badute ere

Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren alde handiena –teorian estatuen burujabetzari eragiten ez diona– indarrean da irailaren 21etik.


Teila gorriak eta dabiltzan harriak

Ez hartu harririk, ez teila zatirik, ez lorerik… ezer! Gure zapatilen arrastoa da zapalduko dugun lurrean utziko dugun bakarra. Ez egin harri pilarik, etorkizuneko arkeologoen lana baldintzatuko duzue eta.


Historiarik ez duen denborari begira

Euskaldunek Gran Bahia deitu zioten duela mende asko Ternua eta Labrador kasik bateratzen diren Belle Isleko itsasarteari.


Kanada Euskal Herritik lehen baino gertuago

Euskaldunon arbaso baleazaleek bereak eta bi pasako zituzten Ternuaraino ailegatzeko. Gure aldizkariak astero egiten du ez Ternuarainoko baina bai Torontorainoko bidaia. Aitor Imaz ARGIAzalea han bizi da eta lehen Internet bidez jarraitzen bazuen ARGIA, astekaria jasotzen hasi berri da. Itsasoz bestaldetik nola begiratzen digun jakitea polita litzateke, ezta?

2010eko udazkenean egin zuen Kanadara lehen bidaia hernaniarrak denboraldi bat atzerrian pasatzeko gogoz. Orduz geroztik bizi da... [+]


Ternuatik, ahanztura eta ausentziez

Sentipena daukat baleazale eta arrantzaleen historian sakontzen joan garela eta ordura arte zabaldu ez zaizkigun euskal historiaren orri batzuk idazten joan garela. Baina ariketa hauetan gizartearen erdiak gutxienez, ikusezin izaten jarraitzen du.


Sorterriak baino hizkuntzak ematen digu nazio nortasuna

Munduko hainbat herrialdetan egindako ikerketa baten ondorioa da. Herritarrei nazio nortasunaren ezaugarri garrantzitsuena zein den galdetu zaie, eta lehen postuan geratu da nazio hizkuntza.


2017-02-15 | ARGIA
CETA akordioa onartu du Europako Legebiltzarrak, kanpoko aldean aurkako ekintzak

Euskal Herriko parlamentuetan ordezkaritza duten alderdietatik, CETAren alde bozkatu dute ondorengo alderdiek bozkatu dute: EAJ, PP eta PSOE. Eta aurka: EH Bildu, Podemos eta Equo. Goizean 150 ekintzailek Europako Parlamentuko sarrera blokatu dute Estrasburgon. TTIP Game Over Facebookeko orrian azaldu dutenez, lortu nahi zuten eurodiputatuak autoetatik jaitsi eta CETAren alde bozkatzea herritarrak zapaltzea zela irudikatzea.


2017-02-05 | Reyes Ilintxeta
"Uste baino lotura handiagoa izan dugu Kanadako herri indigenekin, aspaldi-aspalditik"

Kanadan dabil Iratxe Andueza. Euskal arrantzaleek  XVI. mendean hara eramandako tresnak aztertzen ari da. Euskara-algonkinoa pidgina gertutik ezagutzeko aukera izan du. Orain indigenok nola bizi diren ere badaki, eta ezin egin balorazio onik.


Eskola garaian jasan zuen bullyinga komiki arrakastatsu bihurtu duen idazlea

10 urte zituenean, Fanny Britt idazle kanadarrak eskola jazarpena sufritu zuen. Jane, le renard & moi (Jane, azeria eta ni) komikian jaso du "haurtzarotik bizkar gainean daramadan istorioa", nerabeentzat eta hezitzaileek material gisa erabiltzeko aproposa.


"Kanada eta Quebeceko autoktonoon errealitateaz jakineza da nagusi"

Kolonizazio eta asimilazio basatiaren eraginez, Kanada eta Quebeceko herri autoktonoak krisi identitario sakonean direla deitoratzen du Widia Larivierek, aita quebectarra eta ama algonkindarra duen gazteak. Hala eta guztiz ere, azken urte hauetan harrotasun sentimendua berriro loratzen ari dela dio: “Egia da kolonizazioagatik eta arrazakeriagatik laidoztaturiko nortasunari bestela begiratzen hasi direla anitz”. Baikorki begiratzen dio etorkizunari Larivierek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude