Kamioilariak, kiebra teknikoan

  • Euskal Herriko garraiolarien HIRU sindikatuak babestu egin du gaurko greba orokorra. Estitxu Ugarte sindikatuko bozeramailearen hitzetan, “gure sektorean zehazki ez du eragin zuzenik lan erreformak, soldatapekoei eragiten baitie batez ere eta gurean kamioilari autonomoak dira gehiengo handia, baina erreforma ez da bakarrik soldatapekoen kontrako erasoa, guztiok lortutako eskubideen eta gizarte osoaren kontrako erasoa da, horregatik babesten dugu. Zeharka, azken finean, baldintza kaskarragoak ugarituko dira denontzat”.


2012ko martxoaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Behobiako Zaisa industrialdean, kamioi ugari geratu dira gaur kotxeretatik atera gabe.

Bermeo, Pasaia eta Santurtziko portuetan bertan behera geratu da gaurko jarduna, ez da merkantziarik sartzen, ez ateratzen. Errepideetan oro har, garraio kooperatiben, enpresa txikien eta garraiolari autonomoen kamioi mugimendurik ez dagoela adierazi du Ugartek, eta dabiltzan kamioiak atzerritarrak direla, edo flota handien kamioiak.

Gogora dezagun sektorearen ia %90a autonomoa dela Euskal Herrian, baina enpresa handiek sektorea monopolizatu nahi dutela dio Ugartek: “Oraintxe bertan, kiebra teknikoa da gure egoera. Garraiolarien kostuak 2008tik hona %40 igo dira, batez ere gasolioaren prezio igoerak eraginda, baina ordaintzen zaiena ez da igo, eta beraz, ehunka garraiolari autonomok lana utzi behar izan dute. Merkantzia garraioaren sektorea desagertzear da, orain arte ulertu dugun moduan: txikiak akabatu eta flota handien esku jarri nahi da, enpresa handien menpeko eredua inposatu nahi dute”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude