Garraiolari bat hil da Elorrion, GPSari jarraiki bidean trabatuta geratu ostean

  • Kamioilari bat Elorrioko Arauneta auzoan trabatuta geratu zen igandean, eta astelehenean hilik agertu da, dirudienez, bihotzekoak jota. Kamioilariak ibilgailuko kabinan pasatu du gaua, eta ondoezik sentitu da kamioia bidetik ateratzen saiatu den bitartean, Polizia Munizipalak eta Ertzaintzak lagunduta.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 26a
Arg: durangon.com

Ibilgailuak 17 metro luze ditu, eta igandean ainguratuta geratu zen Elorrion, GPSak herriko Eroskiko biltegira iristeko emandako norabideak jarraitu ondoren. Bi metro zabal besterik ez dituen bidea hartu zuen garraiolariak, aldapa batean ez aurrera ez atera geratu zen arte. Horren aurretik, inguruko baserri bateko teilatu zati bat apurtu zuen.

Azken urtean GPSari jarraiki Elorrioko Eroskiko biltegira bidean trabatuta geratu den hirugarren ibilgailu astuna da hau.

Albiste hau durangon.com atariak jaso du, eta bertako iruzkinetan irakurle batzuk iradoki dute kamioilariak presioak jasan ahal izan zituela enpresaren partetik.

Kanal hauetan artxibatua: Lan istripuak  |  Elorrio

Lan istripuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-14 | ARGIA
Langile bat hil da Bilboko portuan, kamioi batek zapalduta

Asteartean gertatu da ezbeharra, Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan.


2018-03-22 | Ahotsa.info
Azken bi lan heriotzak salatu dituzte auto karabana baten bidez

ELA, LAB, CGT, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek autoen bi karabana burutu dituzte gaur, azken bi lan istripu hilgarriak salatzeko. Autoen karabanak Lakuntzatik eta Untzuetik abiatu dira (istripu hauek geratu diren lekuak, hain justu) gaur goizez, eta aldi berean bukatu egin dira Nafarroako Gobernuaren Lan Sailaren aurrean, Iruñean. Bertan elkarretaratu dira dozenaka langile.


2018-02-21 | Anboto
47 urteko langile batek besoa galdu du Abadi˝oko fundizio batean izandako istripuan

Asteartean, 02:30 inguruan gertatu da istripua. Mantenimendu lanetan zebilela, 47 urteko barakaldoztar batek lan istripua izan du eta besoa galdu du Abadiñoko Garbi Fundizioan. Galdakaoko ospitalera eraman dute.


Lau langile hil dira egun bakarrean, eta ez da eguraldia izan

Galdakaon autobus batek eta kamioi batek elkar jo ostean bi gidariak hil ziren ostegun goizaldean. Loiun, berriz, bi langile hilda aurkitu zituzten furgoneta batean, antza berogailuak isuritako gasek intoxikatuta. Egun bakarrean lau langile hil dira Euskal Herrian eta urtea hasi zenetik zortzi, alarma guztiak pizteko moduko tasa da.


2018-01-17 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Santurtziko portuan

Azpikontratatuta lanean ari zen pertsona bat hil da Santurtziko portuan asteazken goizean, erabiltzen ari zen orga jasotzailearekin itsasora erori ondoren.


2017-10-02 | Xalba Ramirez
Basaurin hildako langilearengatik protestak deitu dituzte

Ostiralean Basaurin hildako beharginaren lan-baldintza kaxkarrak salatu dituzte sindikatuek eta mobilizazioa deitu dute astelehenerako.


2017-09-20 | Hiruka .eus
Langile bat hil da Erandioko Cables y Alambres enpresan

Behargin bat hil da asteazken goizean Altzagako Cables y Alambres Especiales SA enpresan, martitzenean izandako lan-istripu baten ondorioz.


2017-08-23 | Xalba Ramirez
41 langile hil dira aurten Euskal Herrian

Astelehenean Karrantzan kamioilari batek bizia galdu zuen lanean ari zela. Azken istripu honekin 41 dira Euskal Herrian 2017an lan istripuan hildako beharginak.


2017-08-22 | Anboto
"Ez gatoz lanean hiltzera; soldata duin bat irabaztera gatoz"

Fumbarri enpresako langileek lanuztea egin dute astelehenean, joan zen ostiralean lan istripuan hildako lankidearen heriotza salatzeko. Beharginek elkarretaratzea egin dute, 12:00etan, enpresaren aurrean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude