Guardia Zibila Hego Euskal Herrian atxiloketak egiten ari da. Ezker abertzaleko lau kide atxilotu dituzte (Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez eta Olatz Dañobeitia), eta ordu batzuen ondoren laurak aske geratu dira.
EFE Espainiako berri agentziak zabaldu etxean preso zegoen Belén González Peñalbaren omenaldiagatik direla atxiloketak. Espainiako Barme Ministerioak adierazi du operazioa irekia dagoela eta El Mundok argitaratu du bost atxiloketa aurreikusten direla.
Oraingoz, atxilotu guztiak Lazkaon Belen Gonzalez presoari egin zitzaion omenaldian parte hartutakoak dira.