"Kalera Kalera!" dinamikak preso eta iheslarien egoera gizarteratuko du hilabetez

  • Asteburuan eman zaio hasiera “Kalera Kalera!” ekimenari Usurbilen. Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo duen mobilizazio zikloak presoen auzia eta gatazkaren ondorioak jendearengana gerturatzea ditu helburu.


2016ko abenduaren 12an - 10:11
Ehunka preso ohi bildu ziren "Kalera Kalera!" ekimenari hasiera emateko. (Arg.: kalerakalera.eus)

Hasiera emateko hamarnaka preso ohi eta herritar gerturatu ziren Usurbilgo plazan egin zen ekitaldira. Bertan egongo da gune nagusia, Kaleragunea, eta preso ohiek osatutako talde batek egunero lo egingo duen lekua. 300 lagunetik gora dira guztira izena eman dutenak. “Preso ohiok ez gara etxean geldituko, kalera irtengo gara borrokan jarraitzera”, azaldu zuten aurkezle aritu ziren Maitane Sagastume eta Juanjo Legorburu preso ohiek.

Aurkezpenean azaldu zutenez “euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko konpromiso, elkartasun eta borroka gunea” izango da Usurbilgo plaza datorren egunetan. Bakea lortu ahal izateko askatasunean sakontzeko beharra azpimarratu zuten.

Antolatzaileen esanetan EPPK-k abiatuko duen eztabaida sozializatzeko lekua izango da ekimena. Kolektiboak irailean aurreratu zuen presoen auzia aztertzeko eztabaida abiatuko zuela eta hori bultzatzeko egingo duten ekimenetako bat da.

“Askatasunaren sua” egongo da piztuta Kaleraguneak iraun bitartean. Zigor Medorio preso ohiak eginiko eskulturan kokaturik dago eta 355 zenbakia darama, euskal preso politikoen kopurua.

Kaleragunetik haratago

Euskal Herri osoan ere mobilizazioak, espetxeetara martxak, ekitaldi kulturalak eta mendi martxak antolatuko dituzte hilabete osoan zehar. Preso ohiez osatutako harreman talde bat eratuko dute eragile sozial eta politiko ugarirekin bildu eta gaiaren inguruan lan egiteko. Elkarrizketen helburuak preso, iheslari eta deportatu politikoen egoera zein den azaldu eta konponbidearen bidean aurrerapausoak ematea dira.

Ekitaldiari hasiera eman zitzaion egun berean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izanik, Etxerat elkarteak dispertsioaren amaiera eskatzeko giza kateak antolatu zituen Gasteiz, Iruñea eta Baionan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude