Kaleko saltzaileen sindikatua eratu dute Bartzelonan

  • Kale-saltzaileen herri sindikatuak "gizarte zibilaren aitortza" lortu nahi du; migranteen eskubideak defendatzea eta arrazismoaren aurka borrokatzea du xede, babes legala eskaintzetik harago, Directa.cat agerkariak nabarmendu duenez.


2015eko urriaren 07an - 09:25
"Saltzaileak langile, eta ez gaizkile, sentitzea nahi dugu. Langilea izateko ez duzu paperik behar. Gizartearen aitortza bilatzen dugu", diote egitasmoaren sustatzaileek. (Argazkia: Carla Moral)

Immigranteen Guneak bultzatudu proiektua, eta kide iaz guztiak afrikar komunitateko manteroak diren arren, sustatzaileek adierazi dute saltzaile orok dituela zabalik ateak.

Zortzi ordezkari hautatu dituzte, saltzaileen ahots bilakatuko direnak Bartzelonako hiru gunetan: Gracia pasealekuan, Katalunia plazan eta Portu Zaharrean.

Sindikatua larunbatean aurkeztuko dute Can Batlló zentro autogestionatuan. Iluntzeko zortzietan hasita, hitzaldia, afaria eta kontzertua izango dira, besteren artean.

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Jazarpenari aurre

Jasaten duten "jazarpen poliziala" dela-eta, hainbat protesta egin dute azkenaldian saltzaileek. Irailaren hasieran, esaterako, dozenaka lagun bildu zituen Bartzelona erdialdea zeharkatu zuen manifestazioak. Amaitzean, saltzaileetako batzuk Udaleko ordezkariekin bildu ziren, arazoa konpontzeko urratsak eman aldera. "Bilera positiboa" izan zela azaldu zuten kale-saltzaileek. Sindikatua beste pausu bat da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude