Atzo aurkeztu zuten 2001az geroztik urtero preso, iheslari eta deportatuen lanak biltzen dituen Ataramiñe literatur kaiera. Guztira 22 lan biltzen ditu aurtengo liburuxkak. Aitzol Iriondo lasartearraren bertso sorta, Naiara Mallabia eta Iurgi Garitagoitiaren poemak edota egun kalean den Borxa Urberuaga gernikarraren komikia aurki daitezke bertan. Durangoko Azokan salgai izango da liburuxka, 18 eurotan.